2008 maiatzak 15
EHko Gaztetxe eta Gazte Asanbladen koordinadorak larunbat honetan Errekalden burutuko den Gaztetxe egunera joateko deia kaleratu du: Euskal Herriko Gaztetxe eta Gazte Asanbladen koodinadoraren oharra
Egitarau zabala dago prestatua larunbaterako, klikatu hemen eta emaiozu begiratu bat!!
Egitaraua
Albisteak | Iruzkinik ez »
2008 maiatzak 13

Ate itxiek ezta orma grisek ere, ez dute ekidin gaztetxearen hotsak auzoan zehar entzun daitezen. Bertako bizilagun eta gazteei dei egin die urte terdiz burututako proiektua geroz eta indartsuago jarrai dezaten.
Albisteak | 2 iruzkin »
2008 maiatzak 12
Deskargatu KANTUA!
Bilboko Okupazio Mugimendutik (BOM), Bilboko zein Euskal Herriko herritarrei maiatzaren 17an Errekalden ospatuko den Gaztetxe Egunean parte hartzeko deia luzatzen diegu.

Egun honetan jai giroaz gozatzeaz gain, behin eta berriro gure ametsak zapuzten saiatzen diren EH-ko boteretsu desberdinei eta gure kasuan Bilboko udaletxeari bereziki gure indarra erakutsi nahi diogu. Ikus dezatela ez garela gutxi batzuk baizik eta mugimendu handi eta sendo bat, bai Bilbon bai Euskal Herri osoan beste sistema baten alde borrokatzen. Horregatik, oso garrantzitsutzat jotzen dugu ahalik eta jende gehien Errekaldera bertaratzea.
Gure kasuan, Bilbon, momentu latzak bizitzen ari gara azken garaian, 5 desalojo pairatu baititugu. Baina ez gara geldirik gelditu, aldi berean, 3 okupazio burutu baitira eta horrela jarraituko dugu aurrerantzean. Gure gaztetxeetan erresistituko dugu, baina ez gara horretan bakarrik geldituko. Gero eta gazte gehiago biltzen eta gero eta gaztetxe gehiago okupatzen jarraituko dugu, ‘auzo bat, gaztetxe bat’ aldarrikapena egia bihurtu arte.
Aldez aurretik esan nahi dugu, behin eta berriro munipak, zipaioz beteriko fulak, makinak, txakurrak eta abar gu beldurtzeko asmoz bidali arren, ez dutela inolaz ere lortuko eta helburu argi batekin aurrera jarraituko dugula, auzoak bizitzaz eta kolorez betez.
Egoera larri hau ikusirik, maiatzaren 17an, Errekaldera etortzea premiazkoa ikusten dugu, beste helburu batzuekin batera, udaletxeari merezi duen erantzuna denon artean emateko.
Albisteak | Iruzkin bat »
2008 maiatzak 9
RUEDA DE PRENSA 3er DESALOJO 7KATU GAZTETXEA
Desde Bilboko Okupazio Mugimendua (BOM), queremos denunciar la campaña de criminalizacion, acoso y derribo, que estamos sufriendo diferentes Gaztetxes y espacios Okupados en nuestra ciudad, por parte del Ayuntamiento.
En este ultimo mes, se han sucedido en Bilbao, diferentes desalojos y okupaciones, que nos lleva a gran parte de la juventud Bilbaína a confrontarnos con una institución (el ayuntamiento), que en vez de aceptar nuestra existencia y aceptarnos, decide reprimirnos y desalojarnos dejándonos en la calle sin alternativas de ocio y donde desarrollar nuestras actividades.
CRONOLOGIA:
8 de abril: Se okupa “la pajareria”, cuatro lonjas anexas al gazte lokala de Deusto, abandonadas desde hacia años. agentes municipales se personan el mismo dia, y sueldan la puerta de fuera. Comienza una negociación con el ayuntamiento.
10 de Abril: 2º desalojo de 7 KATU, el Gaztetxe del Casco Viejo, utilizando como excusa la explosión de un petardo.
12 de Abril: 7katu gaztetxea es reokupado y apoyado por vecinos y colectivos sociales del barrio.
Guztia irakurri »
Albisteak | Iruzkin bat »
2008 maiatzak 8
ZazpiKaturen oharra (prentsaurrekoa)

Atzo maiatzak 7, Bilboko alde zaharreko 7 KATU gaztetxea, desalojatua izan zen goizeko 10:00-k aldera, ertzaintzaren eskuetan. Beraien ohiko jarrera bortitzarekin, 4 gazte identifikatu zituzten eta horietako bat jipoitu egin zuten arrazoirik gabe.
Desalojoaren arduradun zuzena Bilboko udaletxea kokatzen dugu, bera delako gaztetxea erosi behar duena, oraingoz eraikinerako erabilpen zehatzik ez izan arren. Guztia irakurri »
Albisteak | Iruzkinik ez »
2008 maiatzak 7


Hoy a las 9:30 agentes de la brigada movil de la Ertzaintza han iniciado el desalojo del Gaztetxe del Casco Viejo ZAZPIKATU. En estos momentos la zona se encuentra tomada por los “beltzas”. Varios jovenes han sido identificados; 2 de ellos por pegar carteles en denuncia del desalojo( uno a sido agredido); otros dos se encuentran retenidos y se les amenaza con ser detenidos.
ZAZPIKATU GAZTETXEA AURRERA!!
DENOK ALDE ZAHARRERA !!!
Albisteak | 6 iruzkin »
2008 apirilak 29
Albisteak | 4 iruzkin »
2008 apirilak 29
Zipaioak barruan zeuden bost kide desalojatu ondoren garabi bat ekarri eta Olabeagako Gaztetxea botatzen hasi dira!!
Programa zuzenean irola irratian 107.5 FM
Bideoa dago elcorreon
EGK-k bere atxikimendua adierazi du gaztetxeekiko eta udaletxeari eskatu dio gazteok egiten ari garen lana haintzat hartzeko, errekonozitzeko eta ez erasotzeko.
Gazte Asanbladaren oharra:
Goizeko 8 terditan desalojatzeko agindua zuten olabeagako gaztetxeko kideek eta ordu horretan bazeuden ia, aurreko bi aginduak jaso dituztenean bezala, gaztetxearen kanpoan zein barruan 20 gazte inguru desalojoa oztopatzeko prest. Ordu horretarako ere prentsa bertan zegoen. Inguruan unoiformatu eta uniformatu gabeko kolore ezberdinetako poliziaren presentzia somatzen zuten arren, lehenengo ordu eta erdi pasa da inolako desalojo keinurik gabe. Baina bertako gazteek uste zuten bezala, honetan 10:00ak pasata gaztetxea suntzitzera joan dira. Han agertu dira zipaioen 3 furgoneta, 3 kotxe eta 10 bat munizipaio. Beraikin batera, ogi puxka batengatik beraien duintasuna saldu duten langile eta suhiltzaileak. Hala ere, ordu eta erdi kostatu zaie gaztetxea guztiz hustea. Goizean goiz, desalojoari aurre egiteko teilatuan montatuta zegoen andamio baten gainean lau gazte jarri dira. Ekimen honek, eta gazteek barrutik jarritako oztopoak sartzea zaildu egin die. 11 terdiak aldera 4 zipaioa anadamiora igo dira eta gazteak jaitzi dituzte. gaztetxearen barruan identifikatu ostean kanpoan desalojoa salatzen zegoen jendearekin batzea utzi diete. Desalojoa iraundu duen ordu eta erdi horretan hau salatzeko 40 bat gazte kanpoan kontzentratu dira. Desalojoaren kontrako oihuak, okupazioaren aldekoak, eta erantzutearen beharra azpirratzen zituzten leloak bota dituzte bertan zeuden gazteek.
Desalojoa burutu dutenean honen derriboarekin hasi dira. Ezin dugu ahaztu Bilbon azken asteetan okupazio mugimenduaren aurkako ekintzak areagotu dituela udaletxeak. Erriberako etxe okupatuaren desalojoa, Zazpi Katuren desalojoaren saiakera, Arangoitiko desalojoa eta orain Olabeagako deslojoa. Gazte asanblada eta gaztetxe ezberdinekin isladatu duten okupazioaren aldeko hautuaren kontrako erantzun errepresiboa besterik ez da. Azkunak, gazteriaren arazoak (etxebizitza, zein leku autogestionatuen beharra)konpondu beharrean, gazteriak sortutako proiektuak suntzitzen ditu. Gazteon ametsekin bukatu nahian dabil, baina ez omen daki desalojo baten ostean eta errepresioaren areagotzearen ostean ez garela kikilduko, altxatuko gara eta gure proiektuen defentsan zein beste berrien eraikuntzan tinko jarraituko dugu.
DESALOJORIK EZ ERANTZUNIK GABE!!!
Albisteak | 2 iruzkin »
2008 apirilak 29
Badirudi abisu berria heldu zaiela Olabeagako Gaztetxeko kideei:
Olabeagako Gazte Asanblada eta BOMen oharra:
Bihar, hirugarren aldiz, Olabeaga gaztetxearen kontrako desalojo agindua heldu da. Aurreko 2 saiakeran jendearen erantzuna eta gazte asanbladaren erresistentziaren ondorioz, ezin izan zuten gaztetxean sartu.
Argi dago Bilboko Udaletxeak estrategia espekulatzaile 1 jarraitzen duela arlo ekonomikoan, azken asteetan agindu desberdin batzuk egon dira,horietako bi, desalojoak izan dira, bat Erriberako etxe okupatua eta bigarrena Arangoitiko Gaztetxea. Horretaz aparte beste bi saiakera egon ziren Zazpikatun eta Olabeagan. Argi jakin dezatela ez dutela ezer egingo,ez dutela gaztetxerik kenduko ezta honen lana geldituko.Egoera hau ez da geldituko eta gure gaztetxetik botatzen bagaituzte berriz okupatuko dugula, Santutxun daukagu adibidea, 3 urtez gaztetxerik gabe berriz saiatu eta lortu dute, auzoan beste proiektu berri bat zabaltzen.
Bihar Olabeagan ikusten dugu beharrezkoa dela gure gaztetxea defendatzera joatea goizeko 8:30etan.
Berri gehiago izatekotan bidali www.bomokupazioa@gmail.com-era.
AURRERA PEÑA!
OKUPAZIOA ETA ERRESISTENTZIA!!!
Albisteak | Iruzkinik ez »
2008 apirilak 29
Larunbatean lan eguna izan genuen eta hor aritu ginen, jo ta fuego, Santutxuko eta Bilboko gazte pila gaztetxe berria eraikitzen. Pixkanaka pixkanaka badoa forma hartzen…
ANIMATU ETA PARTE HARTU! OKUPATU ETA GOZATU!



Albisteak | Iruzkinik ez »