Archive for Abendua, 2007

Urte berria hasiko dugu Erriberako etxe okupatuan

2007 Abendua 31, Astelehena


Hoy 31 de diciembre vamos ha finalizar el año en Erriberako etxe okupatua. La vida dentro de la casa sigue su curso, turnos de resistencia muy numerosos, limpieza de nuevas habitaciones, obras…Hoy además esperamos empezar a restaurar la fachada principal de la casa, después de que fuera arrancado el arbol que crecía en ésta provocando problemas de humedades.

dsc00302.JPG

Hay que destacar la ausencia de presencia policial en estos últimos días. Recordar que el día que fue okupada un furgón y dos patrullas de la Ertzaintza se personó en el lugar intentando acceder a él pero no lo consiguieron, después identificaron a al menos 8 personas que se encontraban en las inmediaciones, arrancaron varios carteles e intentaron dispersar a l@s congregadas.

Invitamos a toda la gente a que se acerque y a tomar parte en los turnos de resistencia.

Beste egun bat Erriberako etxe okupatutik: Manifestazioa Zirkularretik

2007 Abendua 28, Ostirala

Gaur goizean atzoko okupazioa babesteko eta etxebizitza eskubidea aldarrikatzeko manifestazio bat burutu dugu Bilboko Gran Vian. Jende mordoa egon da, Bilbokoa eta Euskal Herriko beste herri batzuetatik etorritakoak eta baita Paisös Catalans-etik etorritako lagunak ere. Orkresta-koek bidea alaitu digute beren musikarekin, eta nahiz eta zipaioek beti bezela jaia zapuzten saiatu diren, ederto batean egin dugu kalejira behin eta berriz OKUPAZIOA, OKUPAZIOA, OKUPAZIOA ohiukatuz.
Mania bukatu eta gero, jendea Erriberako etxe okupatura hurbildu da eta handik barrukoek komunikatu bat irakurri dute (balkoitik) beste batzuk teilatuan okupazioaren ikurra zeramaten ikurrinak astintzen zituzten bitartean.
Bigarren eguna da, hemen jarraitzen dugu eta hau hasiera besterik ez da!!! Gora Bilboko Okupazio Mugimendua!! Gora okupazioa!!!!

Tas-tasek programa berezi bat egin du okupazio honen inguruan, entzuteko klilatu hemen

40 gaztek eraikin bat okupatu dugu Bilboko bihotzean!

2007 Abendua 28, Ostirala

Gaur, hilak 28, eraikin bat okupatu dugu Bilboko Alde Zaharrean, hiriaren bihotzean. Arratsaldeko lauetan 40 lagun sartu dira. Gazteok etxebizitza duin bat eskuratzeko ezintasunaren aurrean, etxe hau okupatu dugu eskubidea guk geuk bermatuz!
Elkarrizketa entzuteko klitatu hemenDagoeneko prentsaurrekoa egin dugu Arriaga atzean eta jende asko hurbildu da inguruetara. Prentsaurreko audioa
Zipaioek ere euren ohiko bisita egin dute eta normaltzat duten harrokeriaz biharko manifako kartela arrankatu eta han bilduta zegoen jendea mehatxatu dute. Barruko lagunek animoso jarraitzen dute, kanpokoekin batera ohiuka eta okupazioaren aldeko brindisa eginez.
Animatu zuek ere eta etor zaitezte Bilbora okupatzeko prest!
dsc018161.JPGGogoratu bihar goizeko 12:30etan etxebizitzaren eskubidearen aldeko manifa hasiko dela Plaza Zirkularretik.

Klikatu hemen Tas-tas irrati librean larunbatean okupazio honen inguruan egongo den programa bereziari buruz gehiago jakiteko:
tas-tas-eko programa

Informazio gehiago Indymedia Euskal Herrian eta bertan okupazioko lehenengo kronika

Eman zuen iritziak ‘iruzkinak’ atalean.

Gure lehenengo agerraldia komunikabideen aurrean

2007 Abendua 28, Ostirala

Ondorengo momentuen bideoa ikusteko klikatu hemen
“ETXEBIZITZA ESKUBIDEAREN ALDE, OKUPATZEKO PREST”

Gaurko honetan Bilboko gazteok eraikin huts bat okupatu dugu, bertan etxebizitza duin bat eskuratu ahal izateko. Okupazio honen bitartez etxebizitza eskubidearen aldeko borrokan pauso berri bat eman dugu.

(gehiago…)

Argazki galeria

2007 Abendua 28, Ostirala

Free Image Hosting at www.ImageShack.us (gehiago…)

Bigarren eguneko argazkiak

2007 Abendua 27, Osteguna

Bideoa ikusteko klikatu hemen

Abenduaren 29an okupazioaren aldeko manifestazioa Bilbon

2007 Abendua 22, Larunbata

mania29-copia.jpg
Datorren abenduaren 29an, larunbata, okupazioaren aldeko manifestazioa burutuko da BOMek deituta Bilbon 12:30etan Plaza Zirkularretik abiatuta.

Etxebizitza eskubidearen alde, okupatzeko prest!

2007 Abendua 22, Larunbata

Eraikitzeko lurzoruaren erosketa sektore garrantzitsu baten bilakatu da inbertsio ekonomikoak egiterako orduan. Izan ere, etxebizitza etekin handiak ematen dituen merkatu segurua bihurtu dute. Honela, sistema ekonomiko kapitalistak geure bizitza garatzeko ezinbesteko behar honetatik negozio borobila egin du, etxebizitza merkatuaren motore garrantzitsuenetarikoa bilakatuz.

(gehiago…)

BOMen bloga martxan!

2007 Abendua 22, Larunbata

Gaurtik aurrera martxan daukazue www.mundurat.net/bom helbidean BOM Bilboko Okupazio Mugimenduaren bloga. Webgune honen bidez okupazio mugimenduaren inguruko albisteak, informazioa, agenda eta abarren berri ematen saiatuko gara.