Beste egun bat Erriberako etxe okupatutik: Manifestazioa Zirkularretik
Gaur goizean atzoko okupazioa babesteko eta etxebizitza eskubidea aldarrikatzeko manifestazio bat burutu dugu Bilboko Gran Vian. Jende mordoa egon da, Bilbokoa eta Euskal Herriko beste herri batzuetatik etorritakoak eta baita Paisös Catalans-etik etorritako lagunak ere. Orkresta-koek bidea alaitu digute beren musikarekin, eta nahiz eta zipaioek beti bezela jaia zapuzten saiatu diren, ederto batean egin dugu kalejira behin eta berriz OKUPAZIOA, OKUPAZIOA, OKUPAZIOA ohiukatuz.
Mania bukatu eta gero, jendea Erriberako etxe okupatura hurbildu da eta handik barrukoek komunikatu bat irakurri dute (balkoitik) beste batzuk teilatuan okupazioaren ikurra zeramaten ikurrinak astintzen zituzten bitartean.
Bigarren eguna da, hemen jarraitzen dugu eta hau hasiera besterik ez da!!! Gora Bilboko Okupazio Mugimendua!! Gora okupazioa!!!!
Tas-tasek programa berezi bat egin du okupazio honen inguruan, entzuteko klilatu hemen
2007 abendua 29 16:32etan.
oso ondo egin duzue!
gaur egun okupazioa da bide bakarra!
gero pasako ga bertatik aber zelan dauen gauzie!
OKUPAZIOA!!!
2007 abendua 30 12:52etan.
Zorionak BOM, kriston manifa irten zen eta egin den okupak gure nahiak eta beharrak kaleratzeko erreminta aparta da.
Gora Okupazioa!
2007 abendua 30 19:02etan.
Aupa peña!!Zorionak mobida honetan lan egin duten guztiei oso ondo urten dalako dana. Orain aurrera jarraitu behar dogu Erriberako etxea betirako lortzeko eta Bilboko okupazio honetik hasiz egoera honi buelta emateko Euskal Herri osoan, akojonatuta dekoguzela.
Gora Okupazioa!!!
2007 abendua 31 1:00etan.
Aupa neska mutilak
Okupazioa aurrera
Borroka da bide bakarra!
Aurrera jotake eskubide guztiak lortu arte.
Gora E H okupatua!