40 gaztek eraikin bat okupatu dugu Bilboko bihotzean!
Gaur, hilak 28, eraikin bat okupatu dugu Bilboko Alde Zaharrean, hiriaren bihotzean. Arratsaldeko lauetan 40 lagun sartu dira. Gazteok etxebizitza duin bat eskuratzeko ezintasunaren aurrean, etxe hau okupatu dugu eskubidea guk geuk bermatuz!
Elkarrizketa entzuteko klitatu hemenDagoeneko prentsaurrekoa egin dugu Arriaga atzean eta jende asko hurbildu da inguruetara. Prentsaurreko audioa
Zipaioek ere euren ohiko bisita egin dute eta normaltzat duten harrokeriaz biharko manifako kartela arrankatu eta han bilduta zegoen jendea mehatxatu dute. Barruko lagunek animoso jarraitzen dute, kanpokoekin batera ohiuka eta okupazioaren aldeko brindisa eginez.
Animatu zuek ere eta etor zaitezte Bilbora okupatzeko prest!
Gogoratu bihar goizeko 12:30etan etxebizitzaren eskubidearen aldeko manifa hasiko dela Plaza Zirkularretik.
Klikatu hemen Tas-tas irrati librean larunbatean okupazio honen inguruan egongo den programa bereziari buruz gehiago jakiteko:
tas-tas-eko programa
Informazio gehiago Indymedia Euskal Herrian eta bertan okupazioko lehenengo kronika
Eman zuen iritziak ‘iruzkinak’ atalean.
2007 abendua 28 19:15etan.
Aupa peña!!!!!!
Gora Okupazioa!!!!
Okupatu eta gozatu!!!