Archive for urtarrila, 2008

ERRIBERAKO ETXE OKUPATUAK HILABETEA EGIN DU!!

2008 urtarrila 29, Asteartea

dsc00288.JPG

Gaur, Urtarrilak 28, lehenengo hilabetea egin dugu erriberako etxean, eta jadanik 12 lagun bizi proiektuak aurrera ateratzen dihardute. Balorazio ezin hobea egiten dugu elkarrekin pasatako momentu guztietaz, merezi du etxebizitza eskubidearen bermatze bidean jendearekin horrelako alternatibak osatzea. Bizi proiektuekin batera, okupazioaren erakusleiho eta tresna bilakatu nahi dugu Erribera. Horrela, okupazio ezberdinen esperientzia trukatze zein laguntza teknikorako balio izango digu bertako azpiegiturak. Ekintza kultural ugari antolatzea ere da gure beste helburuetariko bat. Lehenengoa, otsailak 2 IHAUTERI egunerako prestatua daukagu: 12:00etatik 17:00etara KAMIKAZE - SAGARDOTEGIA: 5€ (Bazkaria, edalontzia eta zozketa barne). Animatu eta gurekin mozorrotu zaitez!

Azkenik, gure agurrik beroena Gasteizko Okupinto eta gainontzeko herri zein auzoetan sortuko diren proiektu guztiei, animo peña, posible da eta orain da garaia!

Okupatu eta gozatu!

BOM - Erriberako etxe okupatua

Gaur BOMen Jai Horteroa ZazpiKatun!!

2008 urtarrila 26, Larunbata

Kutre tombola

FEOS PERO MAJOS

musika horteroa

eta kriston parranda!!!

21:00etan ZazpiKatun

(sarrera: 2€)

ekarri mozorroa!!

Erribera okupatu zeneko lehen kronika!!!

2008 urtarrila 22, Asteartea

07/12/28 OKUPAZIOAREN  KRONIKA

  01:30: Azkenean lasai jesarri gara topatutako bi koltxoi zikinetan, zeozer jan eta burututako pausoaren irribarre konplizea daukagu ahoan. Erreflexio azkarrak, “sinetsi behar dugu daukagun borroka gaitasuna, askotan ez dakigu benetan burutzen dugun mina zenbaterakoa den” dio batek, “eta orain zer?” hurrengoak, galdera eta ilusio asko buruan, ia ahaztu dugularik pasatako momentu kritikoa, ezinbestekoa. Lehengo laguna bakarrik sartu eta seinalearen zain geratu garenean, edota zeozer pasatzeko arriskua zuela pentsatu dugunean, nahiz eta, zailtasunak zailtasun…”mekaguendios, las e pasau kanutas!”, dena ondo atera den. Ia ahaztear ere, lekura heldu aurretik auzotik barna igarotako pauso amaigabeak.  “De la ostia peña, esto ba a ser un pepino!”. Ematen ez badu ere, okupazio baten kronika da honakoa. Lotarako bidean “gabon!” esan diogu alkarri.   

(more…)

OLABEAGA AURRERA!!!

2008 urtarrila 19, Larunbata

Pasaden larunbateko manifestazio arrakastatsua eta aste honetan eman den indar erakustaldiaren ondoren, Olabeagara berri onak iritsi dira.

Horretarako atzo ostirala, poteo informatibo bat egin zuten Olabeagan eta bertan azaldu zuten oraindik ez omen direla desalojatzera etorriko eta gaztetxeko kideen partez euren dinamikekin aurrera jarraituko dutela.

Legalki, gaztetxea desalojatu ahal izateko, egun zehatz bat behar dute eta astelehenean ez zirenez etorri, badirudi orain beste egun bat zehaztu behar dutela. Hortaz, adi ibili behar gara notifikazio berria noiz helduko zain eta erresistitzeko prest!

Auzo bat gaztetxe bat!!
Olabeaga aurrera!

Informazio gehiago brankan
tas-tas irrati librean eta irolan

Erresistentzia garaia da, Olabeaga defendatzeko prest! Guztiok manifara!

2008 urtarrila 8, Asteartea

olab-kartela.jpg
Larunbatean Eliptikatik 19:00etan Olabeagako Gaztetxea defendatzera!!!

Olabeagako gaztetxea desalojo arriskuan dago, udaletxeak datorren astelehenean, urtarrilaren 14an, eraikina botatzeko eguna zehaztua duelarik.


Azken asteotan, Olabeagako kideak lanean aritu dira jo ta ke, desalojo momenturako dena prest edukitzeko. Orain, beste gazteen laguntza beharrezkoa da, denok batera indar erakustaldi handia egiteko. Horretarako bi kedada daude zehaztuta: Urtarrilaren 12an, manifa bat egongo da Moyuatik 19:00etan eta Urtarrilaren 14an denok hurbilduko gara Olabeagara goizeko 8:30etan.

Gaztetxeak defendatuko ditugu! 14an denok Olabeagara!

Hamabost egun Erriberan!! 19an lan eguna!!!

2008 urtarrila 8, Asteartea

Urtarrilaren 19an lan eguna (bazkaria,…) !!!

Aupa gente! Dagoeneko 15 egun pasatu dira Erriberako Etxea okupatu genuenetik, eta hemen jarraitzen dugu, indartsu!!!

Azken egunotan polizipaioen presentzia ugaria eta nabarmena izan da Erribera inguruan. Adi ibili behar dugu eta turnoekin eta lanean atope!!
Horrela, beste lan egun bat antolatu dugu, urtarrilaren 19an. Animatu eta denok lanera!!!

AUZOAN BEHARREZKOAK GARELA ERAKUTSI DUGULAKO…7KATU AURRERA!

2008 urtarrila 7, Astelehena

Jadanik urte bat pasa da Zazpi Katu Gaztetxea okupatu eta eraikitzen hasi zirenetik. Urtarrilaren 13a dagoeneko gorriz markatu beharko dutren eguna bihurtu da Bilboko gazteentzat.

Zazpi Katu gaztetxearen oharra:

1.go urteurrena ospatzeko urtarrilaren 7tik 13ra bitartean gaztetxeko egunerokotasunean islada izan duten hainbat ekimen burutuko ditugu. Egitarau zabala prestatu dugu horretarako:
urteurrena.jpg

Zipaioak Erriberan sartzen saiatu dira!

2008 urtarrila 7, Astelehena

Gaueko 12 t’erduak inguru zipaioak Erriberako Etxe Okupatuan sartzen saiatu dira. Mazoekin atean joka denbora luze bat aritu ondoren eta sartzea ezinezkoa zutela ikusirik alde egin dute, baina beste nonbaitetik sartzen saiatuko direla uste da.

Adi ibili ea hemendik aurrera zer gertatzen den,

Erriberako Etxea defendatuk0 dugu!

Erriberako Etxe Okupatuaren logo berria!!

2008 urtarrila 5, Larunbata

erribera-logoa.jpg

Erribera atontzen… ostiralean lan eguna!!

2008 urtarrila 3, Osteguna

Urtea indartsu hasi dugu Erriberako etxe okupatuan eta horren seinale da ostiralean, urtarrilaren 4ean, lan eguna antolatu dugula. Lan asko daude egiteko, batez ere garbiketa eta margoketa lanak eta gero irudimena erabiltzea, ze… hainbeste proiektu burutu daitezke horrelako etxe handian … (pisu bakoitzean 500metro karratu…)

12:00etan prentsaurreko bat egingo dugu gure egoera eta proiektua publikoki azaltzeko eta beranduago lanera etorri zareten guztiontzako bazkaria egongo da. Animatu eta etor zaitezte! Denontzako egongo da lana eta jana!

…eskerrik asko peña, Euskal Herriko txoko ezberdinetatik zuen animo mezuak bidaltzearren!!

Lan eguneko argazkiak:


dsc00328.JPG