Erribera atontzen… ostiralean lan eguna!!
Urtea indartsu hasi dugu Erriberako etxe okupatuan eta horren seinale da ostiralean, urtarrilaren 4ean, lan eguna antolatu dugula. Lan asko daude egiteko, batez ere garbiketa eta margoketa lanak eta gero irudimena erabiltzea, ze… hainbeste proiektu burutu daitezke horrelako etxe handian … (pisu bakoitzean 500metro karratu…)
12:00etan prentsaurreko bat egingo dugu gure egoera eta proiektua publikoki azaltzeko eta beranduago lanera etorri zareten guztiontzako bazkaria egongo da. Animatu eta etor zaitezte! Denontzako egongo da lana eta jana!
…eskerrik asko peña, Euskal Herriko txoko ezberdinetatik zuen animo mezuak bidaltzearren!!
Lan eguneko argazkiak:


2008 urtarrila 3 14:04etan.
kaixo!!
gora ukupazio mugimendua!!5 egun erriberako etxean!!
garbitzeko eta margozteko zein ordutan edo geratu da?¿?
norbait badaki erantzun mesedez
2008 urtarrila 4 18:16etan.
Zorte on ta segi lanean!!
2008 urtarrila 5 14:09etan.
Barkatu arinago erantzun ez izana, dena den, lan eguna egunero dago (ze atzo ez genuen guztiarekin bukatu, noski), beraz, nahi duzuenean etorri ahal zarete trankil trankil. Beti dago zerbait egiteko.
Eskerrik asko!!