Erribera okupatu zeneko lehen kronika!!!
07/12/28 OKUPAZIOAREN KRONIKA
10:00: Hotz eta beldur ikaraz esnatu gara poliki, oraindik goiz da eta gaueko soinu arraroen errepasoa eman dugu , leiho irekiak, ateen hotsak,… Etxetik paseotxo isil bat eman dugu, edozein zaratak alarma guztiak piztu baitezake, auzokideren batek konturatzean edo. Sei ordu terdi falta dira kanpoko taldea sartzeko, hauen ekimena ere beharrezkoa da dena ondo atera dadin, okupazio mugimenduarentzako salto berri hau antolatu bezala burutzeko alegia. Ikurrak, karetak eta bestelako trapuak poltsatik atera ditugu, dagoeneko txokoa eginda daukagu, dena bere lekuan, janaria, motxilak, linternak, koltzoiak lurrean, aulkiak,…porroa itzali dugu, “Azkunak taza, gu taza y media” “toma gloton! esan dugu, jeje! Irribarre konplizeak berriro ere. Dagoeneko, kamikaze itxura hartua dugu sistemari golpe latza eman nahian.
Gozamena nerbio izpiekin gora eta behera sabelean zehar eta gu etorkizuneko planak diseinatzen jarraitu dugu, suari egurra botatzen alegia. “¿si no tu quien?”, “¿si no ahora, cuando?” erreflexio iraultzaileak behin eta berriz. Denbora pasatzen doa, lau ordu besterik ez. Baina hau idatzi orduko, azken minutuak moteltzen hasi dira, jada bikoiztu egin da segundoen tartea. Leihoetatik begiratzen dugu, jendea bere egunerokotasunean sartuta kaletik paseatzen, ezer berezirik inguruan pasatzen ez balego bezala, eta guk txoko ilun baten, geroagoko momentuen zubi edo kontraste gisa. Irribarreak behin eta berriz, ona eta gaizkiaren limitean dantzan.
14:00: Sei gradu kanpoaldean, gutxiagorik ez barruan. Etxe huts baten giroan gaude, ezerezaren hoztasuna, berotasunean biziberritzen. Okupazioa azaldu ezinezko ekinbidea da, magia moduko bat. Edozein droga baino gogorragoa, baina bere zorroztasunean osasuntsua ere bai. Adrenalina pilpilean zeozerren esperoan balego lez eztandaarazi nahian. Ez-legaltasunaren zilegitasunean bustirik, ekintza zuzena, kreatiboa eta iraultzailea aldi berean. Bi ordutan aurkituko gara besteekin eta itxaron beharraren nekeak gailentzen gaitu. “¿que, un descansito?” esan eta etzan gara koltxoietan, atseden hartu nahiean edo. Hamabi ordu daramagu betan eta egonezinak esnatzen gaitu behin eta berriz. Hamabi ordu zarata bat bera egin gabe, zeozer jan, edan eta gure artean solasean pasako ditugu hurrengo orduak, beti gauza bera buruan dugularik: Okupazioaren hurrengo fasea. Azken uneak erlojuari begira pasa ditugu, begiak itxi eta berriro esnatuaz batera. Arnastu eta pazientziarako hitzak batak besteari. Idazten jarritako denborak arinago edota lasaiago pasatzen ditut…
15:00: ”¡Pronto llegara la infanteria!” animo hotsak, gerra bailitzan hartu baitugu ekintza hau. Dudak, komentarioak eta “¡ordu bete besterik ez!” aipatu du batek, bale, ezin sinetsita baina aurrera jarraitzen dugu. Momentua heltzean, kanpoko taldeari bide eginez antolatu eta dena ondo itxi beharko dugu txakurren usaina guztiz ekidin arte. Ikurrak eta pankarta jarri eta gure aurpegiak babestu behar ditugu gauzak bere onera itzuli arte. Berriro hitz hauek idaztearen garrantziaz ohartu egin naiz, lasaiago nago, lasaiago berriz. Kalean gauza arraroak ikusten hasi gara, batzuen begiradak, besten keinuak, hala ere, urduritasunaren ondorio psikoaktiboak dirudite, dena ondo doala sinetsi nahi eta behar dugu. Hamabost minutu besterik ez eta adrenalinaren puntu gorena dagoeneko, idazkeran ere nabaritzen hasi zait, urduritasuna, ezinegona,… Idazteari ere utzi behar izan diot hizkien larritasunaz antzemanda. Lagunen sarrera prestatzera goaz. Eurek ere beraien lana gogorki bete dutelakoan jaitsi gara etxeko atarira. “¡Aupa peña, gurea da garaipena!”
*Hauek eta hemendik aurrerako momentu guztiak okupatzera sartu edota kalean babesten egondako guztiei eskainiak izan dira, eurek ere bizi izandakoak. jtk!
2008 urtarrila 22 16:41etan.
aupaaaaa
Egun horretan hor egon ez ginenok ere, momentu haietaz gozatzea lortu dozue! tentsio momentuek, ilusioa, nerbixuek, haixian zarata…… ta borrokatu eta lortutakoa defendatzeko indarra.
Hor ematen dozuen segundu bakoitza, iraultza txiki honen bihotz taupada dalako… ANIMO eta EUTSI!
2008 urtarrila 24 17:58etan.
aupa zuek! telebistaz eta internetez izan dut zuen berri eta egia esan kristoren meritua duzue. gaur egungo egoeran ,horrelako gehiago eman beharko lirateke .beldurral alde batera utzi eta sinesten den gauzarekin konsekuente izan, bada baina batzuk oraindik ez gara ausartzen.eskerrikasko esparatzaren sua itzaltzen ez uzteagatik.
2008 urtarrila 28 14:03etan.
Gaur, Urtarrilaren 28an Erriberako Etxe okupatuak hilabete bat bete du, denbora aurrera gente eta gero ta argiago ikusi behar dira lan horren zergaitiak eta eta helburuak, bertan lanean ari den gendea kriston ahaleginak egiten dabil hori aurrera irten dadin, beraz, zuk ETXEBIZITZA ESKUBIDEA dena borrokatu nahi baduzu, parte hartu eta egin borroka hau ere zurea!! OKUPAZIOA DELITUA BADA, GORA GORA DELINKUENTZIA!!