ERRIBERAKO ETXE OKUPATUA: MARTXOAREN 4an BISTA ORALA
2008 Otsaila 28, OstegunaMartxoaren 4an izango den bista orala eta abian den epaiketaren harira atxikimenduak biltzen gabiltza. Hona hemen testua; irakurri, zabaldu eta nahi izatekotan bidali ezazue atxikimendua bomokupazioa@gmail.com - era.
elkartzenen oharra
BI HILABETE, HAMAIKA AMETS ETA HOGEI BIZI PROIEKTU.
Duela bi hilabete, Abenduaren 28an, Alde Zaharrean kokaturiko Erribera kaleko 4. eta 5. zenbakietako eraikina okupatu genuen. Berau, etxebizitza eskubidearen bermatze bidean eman beharreko pausotzat hartu genuen hasieratik. Orduz geroztik, berriketa lanak burutu ditugu eraikin osoan, fatxada garbitu eta margoztu, barruko patioa atondu, logelak zein gune komunak erabilgarri ipini,…


Goizaldeko 8:45etan zipaioak eta munipak gaztetxea desalojatzera joan dira. Beranduago suhiltzaileak ere agertu dira bertatik. Barruan gaztetxeko kide bat egon da erresistitzen eta denbora luzez sartzen saiatzen egon ondoren (atea bota dute), pertsona identifikatu, zerraila aldatu eta gaztetxea desalojatutzat eman dute. Ondoren, zipaioak Ronda kalean bildute zegoen gazte piloaren kontra oldartu eta karga bortitza burutu dute. Ondorioz, gazte ugari zaurituak suertatu dira, batek ospitalean jarraitzen duelarik.

