OTSAILAREN 16AN, ZAPATUA, AUZO LANA ERRIBERAKO ETXE OKUPATUAN!!
12:00etatik aurrera, etxeko azpiegiturari azken ukituak eman nahian, eta bizi proiektuak bere osotasunean burutzeko beharrak eraman gaitu lan egun hau prestatzera. Era berean, jende gehiago aipatu proiektuan murgiltzera deitzen dugu, giro ezin hobean bizitzako hainbat alorretan pertsona ezberdinekin harremanetan sartzeko, etxebizitzaren eskubidearen borrokan urrats garrantzitsua gorpuzten dugularik. Egunean zehar, margotzeko eta garbitzeko parada izango dugu besteak beste, jan, edan eta azkenik, 18:00etan egoera ezberdinen berri emateko aprobetxatuko dugu, asanblada ireki batera gonbidatuz. Danok erriberara!
Orain da garaia…
OKUPAZIOA ETA ERRESISTENTZIA!!
BOM - Erriberako etxe okupatua.
2008 otsaila 15 11:45etan.
Aber jende!!
Lan egunerako zenbait gauza behar ditugu, batezbe argindarrari loturikoak, beraz, auzo ezberdinetako txispak mobilizatu zaitezte!!, jejej!. Era berean, auzo ezberdinetan bai garbitzeko edota margozteko materialak soberan badituzue ekarri, edozer da erabilgarria erriberan. Benga peña animo ke nos los komemos!!
A! Dagoeneko postalak eta kamisetak salgai ditugu, autogestioan aportatu nahi izanez gero, badakizue!!
Animatu eta bizi proiektuan murgildu!!