ERRIBERAKO ETXE OKUPATUA: MARTXOAREN 4an BISTA ORALA
Martxoaren 4an izango den bista orala eta abian den epaiketaren harira atxikimenduak biltzen gabiltza. Hona hemen testua; irakurri, zabaldu eta nahi izatekotan bidali ezazue atxikimendua bomokupazioa@gmail.com - era.
elkartzenen oharra
BI HILABETE, HAMAIKA AMETS ETA HOGEI BIZI PROIEKTU.
Duela bi hilabete, Abenduaren 28an, Alde Zaharrean kokaturiko Erribera kaleko 4. eta 5. zenbakietako eraikina okupatu genuen. Berau, etxebizitza eskubidearen bermatze bidean eman beharreko pausotzat hartu genuen hasieratik. Orduz geroztik, berriketa lanak burutu ditugu eraikin osoan, fatxada garbitu eta margoztu, barruko patioa atondu, logelak zein gune komunak erabilgarri ipini,…
Alboan bizi diren bizilagunekin harreman egokia izan dugu hasieratik, eurekin kontaktatu, arazo ezberdinen aurrean bide eginez, haien egoerarekin (desalojo arriskua) gure elkartasun osoa adieraziz, etab. Modu honetan, bizi proiektu honen partaide bezala hartu ditugu. Dagoeneko 20 lagunek hartzen dute parte erriberako etxe okupatuaren alternatiban. Hamaika ametsen barruan sortzen ari diren ilusio eta keskak elkarrekin konpartitu ditugu eta autogestioan oinarituako proiektu hau, bilboko okupazio mugimenduaren laguntzaz aurrera jarraitzen du.
Hala ere, dagoeneko HORMIBAL izeneko promotorak abiarazitako denuntziak bere horretan jarraitzen du, nahiz eta tratu moduan haien sasi dirua eskaini diguten. Bide honetan, martxoaren 4 an hogei lagunok hasierako bista oralak burutuko ditugu, desalojo kautelarraren mehatxua bertan gorpuztu ahal delarik.
Gainera datorkigun prozesu judizial honetan, era masibo eta kolektiboan aurre egingo diogu. Etxebizitzaren inguruko gatazkan aurpegia emateko garaia heldu delako.
Honen aurrean, mobilizatzera eta borroka honetan atxikitzera deitzen diegu auzoko eta bilboko hiritar guztiei, proiektu honen biziraupena guztion eskuetan dagoelako. Behin betiko aurpegiratu diezaiegu instituzio ezberdinetako buruei, gure altenatibak osatzen eraginkorragoak garela, ez diegula ezer sor ez eta ematerik. Etxebizitza eskubidearen aldeko hautua eginda dago, denon eskuetan aurrera egiteko grina eta erabakia.
Zentzu honetan ere, Bilboko okupazio mugimenduak Apirilean gizarteratuko duen okupazio bulegoaren berri eman nahi dugu, eraikin honetan bide emango diogun proiektua hain zuzen ere. Okupazioaren tresna eraginkorrago bihurtu eta berau osatzen duten printzipio eta baloreak sendotu beharrean gaudelako. Dagoeneko geldiezinak diren etxebizitzen okupazioak harremandu eta gizarteratuko ditugu!
2008 otsaila 28 21:47etan.
[…] Publicado por ardentice on Febrero 28, 2008 BOMeko komunikatua: […]
2008 otsaila 28 21:49etan.
[…] Bi hilabete, hamaika amets eta hegoi bizi proiektu 28 02 2008 BOMeko komunikatua: […]
2008 otsaila 28 21:54etan.
Jaso ezazue agurrik beroena Bermioko Gazte Asanbladatik, baita ere gure atxikimendu publikoa ere.
Era masiboan erantzuteko mobilizazioen zai gelditzen gara.
Ondo izan eta autsi!