Maiatzak 17an EH-ko Gaztetxe Eguna

Datorren maiatzaren 17an Bilboko Errekalde auzoan aurtengo EH-ko gaztetxe eguna ospatuko da. Kukutzaren 10.urteurrenaren harira, beste ekimen batzuen artean, aurtengo gaztetxe eguna burutuko da.

Kontzertuak, herri bazkaria, ume tailerrak, puzgarriak, magoa, azoka, graffitiak, rokodromoa, tirolina, antzerkiak, malabareak, ekitaldia eta abar egitarau potolo bat osatzen dute. Hauetaz gain, gaztexe, gazte asanblada eta kolektiboen arteko herri-kirolak egongo dira bazkaldu ostean. Honetarako jendeak beraien talde izena gure e-mailera (kukutza@kukutza.net) bidaltzea behar dugu. Orduan, egun horretan Errekaldera hurbiltzera eta herri-kiroletan parte hartzera animatzen zaituztegu.

3 erantzun “Maiatzak 17an EH-ko Gaztetxe Eguna” albisteari

  1. Okupintxo:

    Aupa peña

  2. FERMIN:

    han egongo gara!

  3. egurre!:

    informazio gehiago www.kukutza.net

Iruzkin bat utzi