19:00tan ARRIAGAN MANIA!!!!
Gaur goizean Erriberako Etxe Okupatua desalojatu dute zipaioek, epaileak desalojo prebentiboa gauzatzeko eman zuen aginduaren harira. Bertako bizilagunak kanporatuak izan dira eta ez diete utzi Erriberako inguruetara hurbiltzen.
Hiru hilabete t’erdiz urtetan abandonaturik egon den eraikina bizigogoz eta kolorez betetzen egon ondoren, Bilboko 20 gaztek epaiketa bati egin behar diote aurre. Eraikina duela gutxi erositako promotorak gazteak salatu eta etxerako proiektu bat pentsatua dutela egotzi zuten bista oralean. Bista oral honen ondoren etorri zen epailearen desalojo agindua, gaur goizean zipaioek gauzatu dutena.
Desalojo honi merezi duen erantzuna emateko Bilboko Okupazio Mugimenduak mania deitu du 19:00etan Arriagan.
DENOK MANIRA!
UN DESALOJO, OTRA OKUPACION!
GORA OKUPAZIOA!
Berri gehiago badituzue utzi iruzkina, eta argazkiak edo izatekotan bidali bomokupazioa@gmail.com -era.
2008 apirila 15 12:44etan.
19:00 edo 19:30? tituloan eta berrian gauza ezberdinak jartzen ditu!