OLABEAGA DESALOJO ARRISKUAN!!
Badirudi abisu berria heldu zaiela Olabeagako Gaztetxeko kideei:
Olabeagako Gazte Asanblada eta BOMen oharra:
Bihar, hirugarren aldiz, Olabeaga gaztetxearen kontrako desalojo agindua heldu da. Aurreko 2 saiakeran jendearen erantzuna eta gazte asanbladaren erresistentziaren ondorioz, ezin izan zuten gaztetxean sartu.
Argi dago Bilboko Udaletxeak estrategia espekulatzaile 1 jarraitzen duela arlo ekonomikoan, azken asteetan agindu desberdin batzuk egon dira,horietako bi, desalojoak izan dira, bat Erriberako etxe okupatua eta bigarrena Arangoitiko Gaztetxea. Horretaz aparte beste bi saiakera egon ziren Zazpikatun eta Olabeagan. Argi jakin dezatela ez dutela ezer egingo,ez dutela gaztetxerik kenduko ezta honen lana geldituko.Egoera hau ez da geldituko eta gure gaztetxetik botatzen bagaituzte berriz okupatuko dugula, Santutxun daukagu adibidea, 3 urtez gaztetxerik gabe berriz saiatu eta lortu dute, auzoan beste proiektu berri bat zabaltzen.
Bihar Olabeagan ikusten dugu beharrezkoa dela gure gaztetxea defendatzera joatea goizeko 8:30etan.
Berri gehiago izatekotan bidali www.bomokupazioa@gmail.com-era.
AURRERA PEÑA!
OKUPAZIOA ETA ERRESISTENTZIA!!!