Archive for apirila, 2008

ERRIBERAKO DESALOJOA

2008 apirila 16, Asteazkena


Erriberako gazteen oharra:
Gaur goizeko 10:00ak aldera, Erriberako etxe okupatua desalojatu du Ertzaintzak. Teilatutik sartu eta bertan zeuden pertsonak kanporatu dituzte era desegokian. Denbora tarte eskasa utzi diete bertan bizi ziren 10 pertsonei barruan zituzten gauzak hartzeko eta asko hartu ezinik geratu dira.

Etxe hau Abenduaren 28an okupatu zuen Bilboko Okupazio Mugimenduak, lizentzia historikoa duen eraikina da non gazteak lanari ekin diote etxea konpontzen eta erabilgarri jartzen. Esan beharra dago, ertzaintza sartu eta barruko jendea ateratzean barruko tabike zein horma asko botatzeari ekin diola berriz ere etxe horretan inor sartu ez dadin.

Informazio gehiago brankan eta gaztesarean

19:00tan ARRIAGAN MANIA!!!!

2008 apirila 15, Asteartea

Gaur goizean Erriberako Etxe Okupatua desalojatu dute zipaioek, epaileak desalojo prebentiboa gauzatzeko eman zuen aginduaren harira. Bertako bizilagunak kanporatuak izan dira eta ez diete utzi Erriberako inguruetara hurbiltzen.

Hiru hilabete t’erdiz urtetan abandonaturik egon den eraikina bizigogoz eta kolorez betetzen egon ondoren, Bilboko 20 gaztek epaiketa bati egin behar diote aurre. Eraikina duela gutxi erositako promotorak gazteak salatu eta etxerako proiektu bat pentsatua dutela egotzi zuten bista oralean. Bista oral honen ondoren etorri zen epailearen desalojo agindua, gaur goizean zipaioek gauzatu dutena.

Desalojo honi merezi duen erantzuna emateko Bilboko Okupazio Mugimenduak mania deitu du 19:00etan Arriagan.

DENOK MANIRA!

UN DESALOJO, OTRA OKUPACION!

GORA OKUPAZIOA!

Berri gehiago badituzue utzi iruzkina, eta argazkiak edo izatekotan bidali bomokupazioa@gmail.com -era.

ERRIBERAKO ETXE OKUPATUA DESLOJATZEN ARI DIRA!!! ASTEARTEA 10:00

2008 apirila 15, Asteartea

7KATU AUZOARENTZAT BERRESKURATUA!!

2008 apirila 15, Asteartea

BIDEOA HEMEN IKUSGAI!!

Benga auzokide, langile, ikasle, zatoz eta gaztetxea defendatu!!

Maiatzak 17an EH-ko Gaztetxe Eguna

2008 apirila 10, Osteguna

Datorren maiatzaren 17an Bilboko Errekalde auzoan aurtengo EH-ko gaztetxe eguna ospatuko da. Kukutzaren 10.urteurrenaren harira, beste ekimen batzuen artean, aurtengo gaztetxe eguna burutuko da.

Kontzertuak, herri bazkaria, ume tailerrak, puzgarriak, magoa, azoka, graffitiak, rokodromoa, tirolina, antzerkiak, malabareak, ekitaldia eta abar egitarau potolo bat osatzen dute. Hauetaz gain, gaztexe, gazte asanblada eta kolektiboen arteko herri-kirolak egongo dira bazkaldu ostean. Honetarako jendeak beraien talde izena gure e-mailera (kukutza@kukutza.net) bidaltzea behar dugu. Orduan, egun horretan Errekaldera hurbiltzera eta herri-kiroletan parte hartzera animatzen zaituztegu.

ZAZPIKATU GAZTETXEA BIZIRIK!:

2008 apirila 9, Asteazkena
Bilboko Alde Zaharreko Gazte Asanbladaren oharra:

Gaur arratsaldean, APIRILAK 10, Bilbooko Alde Zaharreko gaztetxean istripu baten ondorioz, eztanda bat gertatu da, eta ondoren, sute txiki piztu da. Momentu horretan Gaztetxean zeudeen gazteek berehala sua itzali dute. Ondoren, auzokideekin hitz egin dute gertatutakoaren berri emateko. Hala ere, ordurako Bilboko polizia munipizalak etorri dira suhiltzaileekin hasiera bateko ikuskapena egiteko aitzakiaz. Geroago, Ertzaintza andana bertaratu da eta beti bezela, era oldakor batez Gaztetxearen inguruan geunden dozenaka gazte identifikatu eta indarrez gaztetxeko ingurutik urrunduarazi gaituzte. Era berean, gaztetxeko kide ba biharko deitu dute Bilboko epaitegian epaiketa azkar bat egiteko, inolako arrazoirik gabe.Ikusgarria izan da Ertzainek zabaldu duten dispositiboa, haientzako egokia zen testuingutu bat sortzeko eta gaztetxea kriminalizatzeko. Izan ere, nahiz eta gaztetxeko kideek gertatutako istripuaren berri eman, beraiek izugarrizko parafernalia erabiliaz leherketa kasuetarako unitate bereziak bertaratuz. Egoera honetaz guztiaz baliatuz gaztetxea goitik behera miatu eta atea prezintatu dute. Guzti honen aurrean gazteok auzoan dagoen 7 Katu Gaztetxe baten beharra aldarrikatzen jarraituko dugu; oraingoz, honako deialdi hauek deitzen ditugularik:

  • Ostirala 11:
    • Arratsaldeko 16:00etan Bilboko epaitegien aurrean elkarretaratzea epaituko duten gazteari babesa emateko.
    • Arratsaldeko 19:00etan mania Alde Zaharrean
  • Igandea 13:
    • Goizeko 12:00etan 7 Katu Gaztetxearen aurrean prentsaurrekoa eskainiko dugu

zazpikatu-gaztetxeko.doc