Archive for Uztaila, 2008
OLABEAGAK GAZTETXE BERRIA DU!!!
2008 Uztaila 7, Astelehena

Pasa den larunbatean Olabeagako Gazte Asanbladak fabrika abandonatu bat okupatu zuten beste gaztetxe berri bat eraikitzeko asmoz. Duela bi hilabete Olabeagako gaztetxea udaletxeak desalojatu eta bota ondoren, gazteek indartsu jarraitzen dute eta beraien proiektuarekin jarraituz, gaztetxe berria sortzeari ekin diote.
ANIMO PEÑA!
LORTUKO DUGU… AUZO BAT, GAZTETXE BAT!
(argazkirik izatekotan bidali bomokupazioa@gmail.com-era)
Olabeagako Gazte Asanblada:
Bi hilabete baino gehiagoz kale gorrian egon eta gero olabeagak gaztetxe bat okupatzea erabaki du. Aurreko gaztetxearen desalojoa ondoren, argi utzi genituen okupatzeko gogo eta irrikak auzoan gaztetxe eza dela eta. Okupazio berri honekin, berriz ere argi utzi nahi dugu autogestioaz lanean jarraituko dugula auzoarentzat.
Deialdia egin nahi dugu hurrengo asanbladetan parte hartzeko zeinak astelehenen guztietan ospatzen diren arratsaldeko 19:00etan. GORA OKUPAZIOA!!!
GORA OLABEAGAKO GAZTETXEA!!!
Kronika:
Gaur goizeko 10:00ak aldera gazte talde bat eraikinaren teilatura igo da behekaldean beste talde bat kontzentraturik egon direlarik. Eguerdiko 12:00ak inguru Ertzaintza agertu eta jendea identifikatzen hasi dira. Azkenik, zeregiterik ez zutela ikustean gunea utzi dute gazteak bakean utziz.

