GUREA DA GARAIPENA!
2008 Abuztua 8, Ostirala
Arratsaldean zehar munizipalak azaldu eta 15 minutu ingurutik ibili ondoren, alde egin behar izan zuten. Gazteak lokalera sartu bezain laster garbiketa lanetan hasi ziren barnealdea erabat txukuntzeko asmoz. Era berean auzotarrei informatzen eta propaganda egiten aritu ziren.
Azkuna jaunari esan nahi diogu, gazteontzako alternatibarik eskaintzen ez duen bitartean gure irtenbide bakarra okupazioa dela, gure proiektu eta aldarrikapenak burutu ahal izateko asanblada eta autogestioaren bidean.
Hau da desalojo eta okupazioen balantze errepresiboa: 25 identifikatu baino gehiago; karga polizialak; 4 epaiketa (10 pertsona inputatuak); izunak; 5 zauritu, bi hospitaletik pasa izan behar zuten; eta azkeneko desalojoan ertzaintzak egindako margoketak, kartel apurtuak, argazki eta ordenagailu lapurtuak, zapai zati bat botatzea, etab. Desalojo ezberdinetan munizipalak, ertzaintza (brigada mobila eta artifizieroak barne), suhiltzaileak eta sasilangileak parte artu izan dute.
Guzti hauen gainetik ez garela kikiltzen erakutzi dugu, okupazioaren bidean lan eginez. Horregatik, Bilboko Aste Nagusirako kolektibo eta auzokideen laguntzaz egitarau zendoa prestatu dugu eta bertan parte hartzera jende guztia gonbidatzen dugu.
http://i137.photobucket.com/albums/q230/ANTIFAXISTA/PROPAGANDA%20ANTIFAXISTA/jaiak_baiia_copia.jpg
http://i137.photobucket.com/albums/q230/ANTIFAXISTA/PROPAGANDA%20ANTIFAXISTA/jaiak_baiia_copia.jpg
LARUNBATA 16:
14:00 Bazkari herrikoia
16:00 II. Propaganda lasterketa
21:00 SDE banda
22:00 hip-hop gau experimentala
IGANDEA 17:
19:00 KOBLAKARI ikuskizuna
21:00 kantautoreak: JONU, RUMBA NEGRA
ASTELEHENA 18:
13:00 auzoko txupinazoa etxebarrietatik + kalejira poteoa
18:00 II. Goitibera txapeleta
21:00 BASKAF eta MATERIA GRIS kontzertua
ASTEARTEA 19:
17:00 MENDIKO KLAUNSDTROFOBIA (xurru murru antzerki taldea)
20:00 AHTrik EZ!! KALEJIRA gaztetxetik
ASTEAZKENA 20:
15:00 bazkari herrikoia
19:00 BOM MANIFA + RECLAIM THE STREET
21:00 kontzertuak: NEGUri GORRIAK, FEOS PERO MAJOS
OSTEGUNA 21:
20:00 emakumeen kontrako erasorik EZ! antzerkia
22:00 kantautorea: GRADO COSMÉTICO
OSTIRALA 22:
20:00 PRESOEN ALDEKO KALEJIRA HERRIKOIA
21:00 BRINDISA eta ekitaldia
22:00 kontzertuak: DJ TUTTI + basque performance.
LARUNBATA 23:
21:00 GAZTE TOMBOLA + karaokea euskaraz + EKITALDIA
22:00 kontzertuak: SUPERDOPADOS, UNDECIMO MANDAMIENTO
IGANDEA 24:
21:00 KALEJIRA POTEOA Azkuna jaunarekin
23:00 GLOTOIARI SUA jalen amaiera
* 20:00 etatik 02:00 ak arte taberna zabalik
*22:00 etatik 24:00 ak arte azoka alternatiboa!


