7 KATU GAZTETXEA 4. ALDIZ AUZORENTZAT BERRESKURATUA!

 

Gaur, Abuztuak 6, 7katu gaztetxea 4. aldiz auzoarentzat eta auzotarrontzat okupatua izan da. Azkenengo desalojotik (maiatzak 7) 3 hilabete igaro dira, gure ametsak zapuztea izan da euren asmoa baina berriro ere erakutsi dugu ez garela kikilduko. Sasi horma eta kolpeen ganetik auzoan lan egiten dihardugu, kolektibo, ikasle, gazte eta umeekin batera.

Horrela eta garaipena benetakoa izan dadin, eguneroko eginbehar eta erresistentzia turnoetan parte hartzera gonbidatzen zaituztegu, animo eta lotu borrokari!

Alde Zaharreko Gazte Asanblada.  

Erantzun bat “7 KATU GAZTETXEA 4. ALDIZ AUZORENTZAT BERRESKURATUA!” albisteari

  1. egurre:

    Aupa ai!!!Esa peña!
    Nahiz ta 3 desalojo pairatu, berriro sartu zarete, hori da borrokaren eredua!
    Aurrera ta Bilboko jaiak atope!
    Gora Gaztetxeak!!

Iruzkin bat utzi