Archive for Azaroa, 2008

PPk ostegun honetan udaletxean aurkeztuko du mozioa gaztetxeen kontra

2008 Azaroa 26, Asteazkena


PPk ostegun honetan udaletxean aurkeztuko duen mozioaren aurrean, non gaztetxeak ixteko bidean urrats garrantzitsu bat ematea proposatuko duen, BOMek jokoa ez jarraitu eta bere dinamikarekin aurrera egingo du.

BOM okupazioaren aldeko Bilboko taldea izanik gizarte eredu alternatibo bat aldarrikatzen dugu, gaztetxeak, etxebizitza eskubidea, ekologia etab.en alde. Instituzioek eskubide hauen gainetik espekulazio, zapalkuntza… politikak jorratzen dituzte. Gu ez gara haien tranpan eroriko, joko horretan aspaldi erabakita dago nor den irabazle eta nor galtzaile, guk ez dugu antzerki horretako paperik beteko.

Alternatibak sortzen jaioak gara, badakigu gure proposamenei muzin egiten dietela, ez gaituzte kontutan hartzen, beraien negozioetan traba bat besterik ez garelako, horregatik eszenatokitik jaitsi, beraien zirkotik atera eta gure ereduak eraikitzen dihardugu.

Hau da gure erabakia, badakigu ez dutela kontutan hartuko, baina jakin dezatela behintzat ez dugula beraien amua irentsiko, ez dute gure lana desbideratuko, eta oztopoak jartzen badizkigute, prest egongo gara erantzuteko.

Gure eremuak diren gaztetxeak landu eta alternatibak zabaltzea da gure borroka, eta haien ahalegin guztiak hutsalak dira herri borroka honetan.

Gaztetxeak aurrera!!!

Otxarkoagako Gazte Egunak auzoko herri mugimenduen indarra ospatuko du

2008 Azaroa 26, Asteazkena


Abenduan Otxarkoagan badugu zer ospatu. Duela urte bete Sukabi gazte lokalak bere sustraiak errotu zituen, gazteon bilgune berria bilakatuz. Otxarkoagako Gazte Topaguneak azken bederatzi urteotan burututako lanaren indarrez, herritarrok borroka desberdinen alde aritzeko gune berri bat dugu eskura. Hortaz, bi herri mugimendu hauen ibilbide oparoa ospatzeko, jarduera anitzez osaturiko egitaraua osatu dugu, bat egiteko gonbidapena luzatzen dizuegularik. Izan ere, Otxarkoagako Gazte Eguna zein auzoko Herri Mugimenduen Elkarraldian parte hartzeko aukera izango da datozen asteotan.

Hamaika ekimen loratu dituen elkargune gazte eta kementsua bihurtu da Sukabi Gazte Lokala. Auzoko gazte proiektuei lanean aritzeko lekua eskaintzeaz gain, gazte asanbladako partaideen indarrez, auzoaren indarberritzea ekarri duen hainbat ekimen autogestionatu martxan jarri dira. Izatez, hainbat egitasmoren egoitza nagusia (antzerki eskola, Sukabi dantza taldea, kontsumoari aurre egiteko truke azokak, hitzaldiak, bideo emanaldiak, ikastaroak…) eta hamaika borroka lantzeko esparru fisikoa  bilakatu da (etxebizitza eskubidearen aldeko alternatiba, AHT gelditu, auzoko preso politikoen eskubideen defentsa, jai herrikoien batzordea …). Gazte antolakuntzaren boterean sinisten duen gune liberatu berria hain zuzen ere. Hori dela eta, urteurrena ospatzeko asmoz zein gogoz, Otxarkoagako Gazte Eguna antolatu dugu azaroak 29an,  auzoan zein Euskal Herri osoan etorkizun oparo baten alde borrokatzen duten gazteei zuzenduta.

2007ko abenduaren 1ean, Sukabi Gazte Lokalaren inaugurazioarekin batera,  proiektuak errealitate bihurtzen joan dira. Urratsez urrats, lan esparru desberdinetan aurrera pausuak eman  izan ditugu. Hori ospatzeko,  azaroaren 29an Otxarkoagako Gazte Eguna antolatu dugu. Urteurrenaren baitan, parte hartzeko deia lau haizeetara hedatu nahi duen egitaraua dago: jai giroa, gazte bazkaria, musikariak… gazteok biltzeko aukera paregabea!

Bestetik, auzoari begira,  bertan lan egiten duten kolektiboei zuzenduriko barne eguna burutuko dugu azaroaren 13an. Auzotik auzora bideratutako komunikazio zuzen eta sendoa hain zuzen ere.  Bertako borroka desberdinen ibilbide eta bilakaeraren erakusleihoa. Azken finean, auzoko gazte eragileen borroka grina  eta belaunaldi desberdinetako esperientzien trukaketa aberasgarria.  Bederatzi urte bete dituen, Otxarkoagako Gazte Topagunea honen adierazle nagusienetakoa da, bera izan baita auzoko gazte mugimenduaren motorea. Berak ireki izan zen orduko gazte lokalaren aitzindaria, egun Sukabiren sostengua den bezala.Horregatik, bere urteurrena ospatzeko, hamaika borrokaren ordezkari diren elkarteak bilduko dira: Bilboko Okupazio Mugimendua, Pa…Ya konpartsa, Boltxe kolektiboa,  Sukabi Dantza Taldea…

Helarazitako hitzorduez gain,  makina bat ekimen burutuko dira astero: truke azoka,  ping-pong lehiaketa, hitzaldiak, bideo emanaldiak, tailerrak …  Hurbildu gurera!

KONTROL SOZIALARI STOP!!!

2008 Azaroa 20, Osteguna
Kukutza asanbladaren oharra:

Bilboko Kukutza III Gaztetxeko kideek gaztetxeari begira zeuden kamera polizialak antzeman dituzte, eta guaur arratsaldean jazoera baloratzeko prentsaurrea burutuko dute. Bertaratzeko deia luzatu diete inguruko gaztetxe eta gazte asanbladei.

 

Azaroaren 19an konturatu gara gaztetxeko atearen aurrean kamara kamuflatua zegoela. Kamara kotxe baten bandeja gainean zegoen, LEGO motako jokuarekin egindako gaztelu txiki baten barruan izkutatuta.

Honen aurrean Kukutzako asanbladak onartezina ikusten du poliziaren jarduera hauek eta hauen arduradun politikoei zera geldetzen diegu, zergatik kontrol hau? Ez al zaizue gustatzen guk egunero eraikitzen dugun gizarte eredua, berdintasunean, elkarlanean, auzoaren eta ehundaka kolektiboren parte hartzean oinarritua?

Kukutza III Gaztetxetik poliziak gaztetxeen kontra eramaten duen kontrol soziala gogor salatu nahi dugu eta honetarako deialdia zabaldu nahi dugu Gaztetxeen alde dagoen jende guztiari gaur osteguna, 18:30etan Kukutzan emango dugun prentsaurrekoan parte hartzera.

BADATOR…

2008 Azaroa 14, Ostirala

Bilboko Okupazio Mugimenduak jai herrikoien defentsarako tresna berri baten eraikitze lanetan ari da. Ilusio eta kompromizoz Bilboko gaztetxe eta gazte asanbladetan ibiltzen den jende guztiari bertan parte hartu dezaten animatu nahi dugu, badator konpartsa berria!!

 konpartsa-aurk-copia.jpg

BIGARREN ERASO FAXISTA OLABEAGAKO GAZTETXEAREN AURKA

2008 Azaroa 13, Osteguna

La gazte asanblada de Olabeaga queremos manifestar que hemos sido objeto del 2º ataque fascista contra el gaztetxe.
Hace aproximadamente un mes, realizaron una pintada en el exterior en la que se podía leer ‘NEONAZI SIEMPRE’, acompañada de una esbastica y una cruz céltica.
Esta pasada madrugada, han forzado la puerta, han entrado al interior donde han realizado pintadas a favor de la falange y del PP, tachando una bandera en contra de la dispersión además de cortar y robar toda la instalación eléctrica.
No vamos a permitir que ninguna actitud fascista, ni por parte de estos individuos ni por parte de la policia entorpezca la labor social y cultural que realiza el gaztetxe en el barrio.
 
NINGUNA AGRESIÓN SIN RESPUESTA
 
 
Olabeagako gaztetxearen aurkako 2. eraso faxista pairatu du Olabeagako gazte asanbladak.
Duela hilabete bat, gaztetxearen sarreran graffiti neonazi bat egin zuten. Bertan ‘NEONAZI SIEMPRE’ irakurri ahal zen zeltar gurutze eta esbastika alboan zituela.
Bart, modu klandestino batean sartu ziren gaztetxera. Barruan zirela, dispertsioaren kontrako ikurriña ezabatu eta PP eta falangearen aldeko pintadak egin dituzte, eta instalazio elektrika moztu eta lapurtu zuten.
Ez ditugu onartuko jarrera faxista hauek, ezta tipo hauengandik, ezta gutxiago ere poliziarengandik gure gaztetxeak auzoan egiten duen giza-kulturala ekintza oztopatzea.
 
ERASORIK EZ ERANTZUNIK GABE