Archive for Urtarrila, 2009

Eskubideak ez dira epaitzen, defendatzen dira!!

2009 Urtarrila 14, Asteazkena

Nahiz eta promotorak salaketa kendu izana, fiskaltzak mantendu egin du, eta hala, etorkizunean sententzia kaleratu egingo da

Erriberako epaiketaren irakurketa

“gaur egun gazteak ukatua daukate etxebizitza eskubidea”

Demagokikotzat har daitekeen esaldi hau, non errealitate gordina da gaur eguneko gazteontzat. Bizi osoa hipotekatu behar duten gazteak enpreseario batzuek espekulatu ta diru gehiago irabaz dezateen. Hori bai, instituzio babesarekin.

Zer esan dezakegu instituzioetaz, polítiko ustel zuzenduak legea betetzen ez dituztenak. Oinarrizkoa den etxebizitza eskubidea bermatzen ez dituztenak loteria izango balitz bezala, sozketatuz.

Egoera honen aurrean ez gara isilduko.

Jendearteak bidezkotzat jotzen dien eskubidea aldarrikatzeko kontzentrazio zein manifestazioetara joateaz nekatuta gaude. Horregatik ekintzetara pasatzea erabaki dugu, okupazioaren bidez ezeztatzen dizkiguten eskubideak geureganatuz.

2007ko abenduaren 28an aspaldi hutsik zegoen erriberako eraikina okupatu genuen, 3 hilabete iraun zuen esperientzia hau, eredu bilakatu da.

Instituzioak kudeatzen dutenek oinarrizko eskubideak bermatu ordez, euren “adreilu mafietarako” lan egiten dutela agerian utzi dute.

Horregatik gaur epaituak izaten ari gara usurpazio usteko delitu bategatik. Hala ere, eskubide hau ukatzen digutenak ez ditugu inoiz ikusiko epaituak .

Ulertzen dugu esan dugun guztiagatik epaiketa hau kriminalizatzeko saiakera dela gaur eguneko egoera areagotzeko.

Epaiketa hau bere helburuetatik urrun dago. Oinarrizko eskubideen kontrako eraso guztiek gure borrokan baieztatzen dutelako.

Horregatik jendarteari ekintzetara pasatzeko deia luzatzen diogu. Inposatzen gaituzten ereduen alternatiba bezala okupazioa erabiltzen jarraituko dugu.

ZORIONAK 7 KATU!! 2.URTEURRENA

2009 Urtarrila 13, Asteartea

Hemen bidaltzen dugu prestatutako egitarau berezia, guztion artean erresistentziaren sugarretan ospatu ditzagun!!

panfletoa-2urteur1

3 desalojo + 4okupazio= 7katu bizirik!

Larunbat honetan… GAZTE EGUNA SANTUTXUN !!!!

2009 Urtarrila 8, Osteguna

gazteguna.jpg

Santuxuko Gazte Asanbladak 15 urte betetzen ditu aurten eta ospatzeko Lakomi Gaztetxeak gazte eguna antolatu du Urtarrilaren 10ean Santutxun. 15 urte hauetan Gazte Asanbladak egindako ekimen eta proiektu andanari begiratu bat emateko eta ondo pasatzeko aukera izango da Santutxun, besteak beste, hau izango da egunean zehar izango diren zitak:

10:00etan dianak (auzotik)

10:30etan futbito txapelketa Hokey pistan, jolastu nahi duzuenok apuntatu zaitezte arinago auzoko tabernetan eta gaztetxean dauden zerrendetan.

11:00etan Reclaim the Street (Karmelo Plaza okupatu; txokolatada, balabareak, musika, ume jolasak etab.)

13:00etan Olinpiada okupak (auzoko plazetatik, hasiera Karmelo Kalean) ez da behar aldez aurretik apuntatzea, etor zaitezte eta bertan osatuko ditugu taldeak.

15:00etan Bazkaria goxo-goxoa Lakomin

Ondoren ekitaldia (oso originala, ezin duzue galdu)

18:00etan poteo kalejira musikatua

(Jakin dezazuen, egunean zehar 15 urte hauetako argazkien erakusketa bat egongo dela gaztetxean)

Animatu eta etor zaitezte!!

URTARRILAK 13-17 bitartean 7Katu gaztetxearen 2. URTEURRENA!!

2009 Urtarrila 2, Ostirala

2urteurrenabai-copia1.jpg

2007ko urtarrilaren 13an hasi zen dena; egun hartan, solokoetxeko eskaileretan dagoen 7katuIII gaztetxeak ireki zituen ateak lehenengoz, gazteek, aurretik egindako auzo lanaren fruitu. Lokala, nahiko ondo aurkitu zuten eta era berean  lanak errastu  zituen. Denbora aurrera joan ahala, hainbat ekintza izan dira gaztetxean, ala-nola, kontzertuak, antzerkiak, hitzaldiak, ikastaroak, afariak, ongi etorriak…  horrela urte bete egin arte.

7katu gaztetxearen indarrak, alde zaharra kolorez eta alaitasunez bete zuenean, botereak eskua sartu eta hala heldu zen lehenengo desalojoa, 2008ko otsailaren 18an. Bizpahiru ordu erresistentzian eman ondoren gaztetxea hustu zuten suhiltzaile eta zipaioek. Erantzuna ordea, berehalakoa izan zen, eta arratsalderako 7katu geurea zen berriro.

Egunak aurrera pasa ahala, gauzak bere jatorrira itzultzen ari zirenean, ustekabe baten ondorioz (petardo baten leherketa), heldu zen apirilaren 10a, muntai polizial baten bitartez bigarren desalojoa! Suhiltzaileen laguntzaz lokala hustu zuten, eta txakurrek erabiltzen duten artifizieroen brigada bidali ziguten gaztetxea miatzera. Ondoren itxi egin zuten atean txapa bat jarriz. Gazte asanbladakoek, jakin bazekiten gauzak ezin zitezkeela horrela gelditu eta ondorioz berriro ere okupatzea erabaki zuten, bi egun beranduago.

Hilabete pasa zen, maiatzaren hasiera heldu arte, eta udaletxeak geureganako zuen gorrotoa erakutsi zigun, maiatzaren 7an auzoa txakurrez betez, era honetan heldu zen orainarte bizi izan dugun azken desalojoa, hirugarrena.

Egoera egokia ez zelakoan, gaztetxeak hiru hilabetez iraun zuen hutsik, hau da, abuztuaren 6rarte. Gazte asanbladak, argi zeukan, gaztetxea berriro ere auzoari zabaldu behar zitzaiola, eta ondorioz Bilboko aste nagusia gainean zegoela ireki genuen. Merezi izan du eta aurki bi urte beteko ditugu. Asko izan dira desalojoen ondoriozko kalteak, identifikazioak, isunak, kontrol soziala, kolpeak, mehatxuak,…baina horrek gure indarrak biderkatzen besterik ez ditu egiten, gurea da garaipena!

Momentuak merezi duelako, Urtarrilaren 13tik 17ra bitartean ospatuko den 2. urteurrenari eskainitako astera etortzera gonbidatzen zaituztegu.

BESTERIK GABE, MILA ESKER 7KATU GAZTETXEARI BIZIA EMAN DIOZUEN GUZTIOI ETA URTE ASKORAKO IZAN DADILA!