URTARRILAK 13-17 bitartean 7Katu gaztetxearen 2. URTEURRENA!!
2007ko urtarrilaren 13an hasi zen dena; egun hartan, solokoetxeko eskaileretan dagoen 7katuIII gaztetxeak ireki zituen ateak lehenengoz, gazteek, aurretik egindako auzo lanaren fruitu. Lokala, nahiko ondo aurkitu zuten eta era berean lanak errastu zituen. Denbora aurrera joan ahala, hainbat ekintza izan dira gaztetxean, ala-nola, kontzertuak, antzerkiak, hitzaldiak, ikastaroak, afariak, ongi etorriak… horrela urte bete egin arte.
7katu gaztetxearen indarrak, alde zaharra kolorez eta alaitasunez bete zuenean, botereak eskua sartu eta hala heldu zen lehenengo desalojoa, 2008ko otsailaren 18an. Bizpahiru ordu erresistentzian eman ondoren gaztetxea hustu zuten suhiltzaile eta zipaioek. Erantzuna ordea, berehalakoa izan zen, eta arratsalderako 7katu geurea zen berriro.
Egunak aurrera pasa ahala, gauzak bere jatorrira itzultzen ari zirenean, ustekabe baten ondorioz (petardo baten leherketa), heldu zen apirilaren 10a, muntai polizial baten bitartez bigarren desalojoa! Suhiltzaileen laguntzaz lokala hustu zuten, eta txakurrek erabiltzen duten artifizieroen brigada bidali ziguten gaztetxea miatzera. Ondoren itxi egin zuten atean txapa bat jarriz. Gazte asanbladakoek, jakin bazekiten gauzak ezin zitezkeela horrela gelditu eta ondorioz berriro ere okupatzea erabaki zuten, bi egun beranduago.
Hilabete pasa zen, maiatzaren hasiera heldu arte, eta udaletxeak geureganako zuen gorrotoa erakutsi zigun, maiatzaren 7an auzoa txakurrez betez, era honetan heldu zen orainarte bizi izan dugun azken desalojoa, hirugarrena.
Egoera egokia ez zelakoan, gaztetxeak hiru hilabetez iraun zuen hutsik, hau da, abuztuaren 6rarte. Gazte asanbladak, argi zeukan, gaztetxea berriro ere auzoari zabaldu behar zitzaiola, eta ondorioz Bilboko aste nagusia gainean zegoela ireki genuen. Merezi izan du eta aurki bi urte beteko ditugu. Asko izan dira desalojoen ondoriozko kalteak, identifikazioak, isunak, kontrol soziala, kolpeak, mehatxuak,…baina horrek gure indarrak biderkatzen besterik ez ditu egiten, gurea da garaipena!
Momentuak merezi duelako, Urtarrilaren 13tik 17ra bitartean ospatuko den 2. urteurrenari eskainitako astera etortzera gonbidatzen zaituztegu.
BESTERIK GABE, MILA ESKER 7KATU GAZTETXEARI BIZIA EMAN DIOZUEN GUZTIOI ETA URTE ASKORAKO IZAN DADILA!
