Archive for the ‘Albisteak’ Category

LARUNBATEAN MANIFESTAZIOA 18:30etan zirkularretik!!

2008 maiatza 8, Osteguna

ZazpiKaturen oharra (prentsaurrekoa)

prentsaurrekoa

Atzo maiatzak 7, Bilboko alde zaharreko 7 KATU gaztetxea, desalojatua izan zen goizeko 10:00-k aldera, ertzaintzaren eskuetan. Beraien ohiko jarrera bortitzarekin, 4 gazte identifikatu zituzten eta horietako bat jipoitu egin zuten arrazoirik gabe.

Desalojoaren arduradun zuzena Bilboko udaletxea kokatzen dugu, bera delako gaztetxea erosi behar duena, oraingoz eraikinerako erabilpen zehatzik ez izan arren. (more…)

ZAZPIKATU GAZTETXEA DESALOJATZEN DAUDE!!!!

2008 maiatza 7, Asteazkena

tapiando.jpg
Hoy a las 9:30 agentes de la brigada movil de la Ertzaintza han iniciado el desalojo del Gaztetxe del Casco Viejo ZAZPIKATU. En estos momentos la zona se encuentra tomada por los “beltzas”. Varios jovenes han sido identificados; 2 de ellos por pegar carteles en denuncia del desalojo( uno a sido agredido); otros dos se encuentran retenidos y se les amenaza con ser detenidos.

ZAZPIKATU GAZTETXEA AURRERA!!

DENOK ALDE ZAHARRERA !!!

OLABEAGAKO DESALOJOA

2008 apirila 29, Asteartea


andamio.jpg


Gaur 20:00etan Eliptikatik Olabeagako Gaztetxearen desalojoa salatzeko abiatuko da mania. Animatu eta etorri!ORAIN DA GARAIA: OKUPAZIOA ETA ERRESISTENTZIA!!DESALOJORIK EZ ERANTZUNIK GABE!!!


(more…)

OLABEAGAKO GAZTETXEA BOTATZEN ARI DIRA!!!

2008 apirila 29, Asteartea

Zipaioak barruan zeuden bost kide desalojatu ondoren garabi bat ekarri eta Olabeagako Gaztetxea botatzen hasi dira!!

Programa zuzenean irola irratian 107.5 FM

Bideoa dago elcorreon

EGK-k bere atxikimendua adierazi du gaztetxeekiko eta udaletxeari eskatu dio gazteok egiten ari garen lana haintzat hartzeko, errekonozitzeko eta ez erasotzeko.

Gazte Asanbladaren oharra:

Goizeko 8 terditan desalojatzeko agindua zuten olabeagako gaztetxeko kideek eta ordu horretan bazeuden ia, aurreko bi aginduak jaso dituztenean bezala, gaztetxearen kanpoan zein barruan 20 gazte inguru desalojoa oztopatzeko prest. Ordu horretarako ere prentsa bertan zegoen. Inguruan unoiformatu eta uniformatu gabeko kolore ezberdinetako poliziaren presentzia somatzen zuten arren, lehenengo ordu eta erdi pasa da inolako desalojo keinurik gabe. Baina bertako gazteek uste zuten bezala, honetan 10:00ak pasata gaztetxea suntzitzera joan dira. Han agertu dira zipaioen 3 furgoneta, 3 kotxe eta 10 bat munizipaio. Beraikin batera, ogi puxka batengatik beraien duintasuna saldu duten langile eta suhiltzaileak. Hala ere, ordu eta erdi kostatu zaie gaztetxea guztiz hustea. Goizean goiz, desalojoari aurre egiteko teilatuan montatuta zegoen andamio baten gainean lau gazte jarri dira. Ekimen honek, eta gazteek barrutik jarritako oztopoak sartzea zaildu egin die. 11 terdiak aldera 4 zipaioa anadamiora igo dira eta gazteak jaitzi dituzte. gaztetxearen barruan identifikatu ostean kanpoan desalojoa salatzen zegoen jendearekin batzea utzi diete. Desalojoa iraundu duen ordu eta erdi horretan hau salatzeko 40 bat gazte kanpoan kontzentratu dira. Desalojoaren kontrako oihuak, okupazioaren aldekoak, eta erantzutearen beharra azpirratzen zituzten leloak bota dituzte bertan zeuden gazteek.

Desalojoa burutu dutenean honen derriboarekin hasi dira. Ezin dugu ahaztu Bilbon azken asteetan okupazio mugimenduaren aurkako ekintzak areagotu dituela udaletxeak. Erriberako etxe okupatuaren desalojoa, Zazpi Katuren desalojoaren saiakera, Arangoitiko desalojoa eta orain Olabeagako deslojoa. Gazte asanblada eta gaztetxe ezberdinekin isladatu duten okupazioaren aldeko hautuaren kontrako erantzun errepresiboa besterik ez da. Azkunak, gazteriaren arazoak (etxebizitza, zein leku autogestionatuen beharra)konpondu beharrean, gazteriak sortutako proiektuak suntzitzen ditu. Gazteon ametsekin bukatu nahian dabil, baina ez omen daki desalojo baten ostean eta errepresioaren areagotzearen ostean ez garela kikilduko, altxatuko gara eta gure proiektuen defentsan zein beste berrien eraikuntzan tinko jarraituko dugu.

DESALOJORIK EZ ERANTZUNIK GABE!!!

OLABEAGA DESALOJO ARRISKUAN!!

2008 apirila 29, Asteartea

Badirudi abisu berria heldu zaiela Olabeagako Gaztetxeko kideei:

 Olabeagako Gazte Asanblada eta BOMen oharra:

Bihar, hirugarren aldiz, Olabeaga gaztetxearen kontrako desalojo agindua heldu da. Aurreko 2 saiakeran jendearen erantzuna eta gazte asanbladaren erresistentziaren ondorioz, ezin izan zuten gaztetxean sartu.

Argi dago Bilboko Udaletxeak estrategia espekulatzaile 1 jarraitzen duela arlo ekonomikoan, azken asteetan agindu desberdin batzuk egon dira,horietako bi, desalojoak izan dira, bat Erriberako etxe okupatua eta bigarrena Arangoitiko Gaztetxea. Horretaz aparte beste bi saiakera egon ziren Zazpikatun eta Olabeagan. Argi jakin dezatela ez dutela ezer egingo,ez dutela gaztetxerik kenduko ezta honen lana geldituko.Egoera hau ez da geldituko eta gure gaztetxetik botatzen bagaituzte berriz okupatuko dugula, Santutxun daukagu adibidea, 3 urtez gaztetxerik gabe berriz saiatu eta lortu dute, auzoan beste proiektu berri bat zabaltzen.

Bihar Olabeagan ikusten dugu beharrezkoa dela gure gaztetxea defendatzera joatea goizeko 8:30etan.

Berri gehiago izatekotan bidali www.bomokupazioa@gmail.com-era.

AURRERA PEÑA!

OKUPAZIOA ETA ERRESISTENTZIA!!!

Santutxun gaztetxea badabil….

2008 apirila 29, Asteartea

Larunbatean lan eguna izan genuen eta hor aritu ginen, jo ta fuego, Santutxuko eta Bilboko gazte pila gaztetxe berria eraikitzen. Pixkanaka pixkanaka badoa forma hartzen…

ANIMATU ETA PARTE HARTU! OKUPATU ETA GOZATU!

barrukoa.JPGapirilalakomi-konpontzen-006.jpgtalde-lana.JPG

AZKENEAN… GAZTETXEA DUGU BERRIRO SANTUTXUN!!!!

2008 apirila 21, Astelehena


Oraindik ezin dugu sinistu, baina bai, peña bai, gaztetxe berria dugu Santutxun!! Gaur goizean munipak etorri eta gazte batzuk beraiekin hitzegitera hurbildu dira. Dirudienez, egoera nahiko ondo dago. NO NOS ETXAN NI PATRAS!!!

Kedada egin dugu 17:00etan lekua denon artean txukuntzen hasteko eta gaztetxea eraikitzen hasteko. ANIMATU eta PARTE HARTU!!!

GORA OKUPAZIOA!!

AUZO BAT GAZTETXE BAT!!

dsc00591aldatua.jpgdsc00592.JPG

SANTUTXUN GAZTETXE BERRIA

2008 apirila 20, Igandea

Gaur arratsaldean, arratsaldeko 5ak inguruan, kotxerito de bilbao-ko goiko partean santutxuko gaztetxe berria okupatu dugu!!
Barruan gazte batzuk zeuden bitartean, kanpoan jai giroan zeuden gainerako gazteak.
Okupazioa publiko egin eta hamar minututara, indar polizialen bisita izan dugu. Gazte batzuk bortizki hormaren kontra egotera behartu, identifikatu, mehatxauak izan dira eta ordu bete inguru pasa eta gero dispertsatuak izan dira. Ordu hauetan oraindik auzoan beraien presentzia nabaria dugu.
hala ere, gaztetxe berriak zutik dirau!!

Santutxuko gazte asanbladaren oharra:
Santutxuko gazteok urtero daramatzagu gazteontzat lokal autogestionatuen beharra aldarrikatzen.gazteok auzoko bizitzan parte aktibo izateko beharra dugu, eta behar hau asetzeko espazio autogestionatu bat izatea oso lagungarri zaigu.guk geuk eraikia eta autogestionatua. (more…)

MEREZITAKO ERANTZUNA ERRIBERAN

2008 apirila 19, Larunbata

dsc00587.JPGdsc00586.JPGdsc00585.JPG

17:30etan atera da manifa Bilboko Bihotz Sakratutik. Jende nahikotxo eta Erriberaren aldeko oihuak etengabeak izan dira bide osoan, petardoek ere lagundu dutelarik. Arriagara heldutakoan Erriberaren aurrean jarri eta BOM-eko kide batek komunikatu indartsu, animotsu eta aldi berean hunkigarri bat irakurri digu eta gutxien espero genuenean… gazte batzuk Erriberako Etxeko balkoitxoetara atera eta pankarta erraldoi bat eskegi dute, megafoniatik ‘orain da garaia, okupazioa erresistentzia’ (txoria txori abestiarekin nahastuta) entzuten zen bitartean eta jendea txistuka eta oihuka ari zen bitartean.

Bitartean zipaioak urduritu eta radiotik deitzen hasi dira zoroak bezela… Tentsiouneak ere bizi izan ditugu, eta guk dakigula, kanpoko gazte bat kolpatu eta beste bati pelotazo batek jo dio buruan.

Argi geratu da BOM-etik Erriberako desalojoa ez dela inolaz ere mugimenduarekin bukatuko duen ezer. Guk okupatzen jarraituko dugu ukatzen diguten etxebizitza den eskubidea bezela aitortu eta errespetatzen den arte. Hau hasiera besterik ez da!

GORA OKUPAZIOA!!

ERRIBERA AURRERA!!

MUNIPEK ARANGOITIKO GAZTETXEA DESALOJATU DUTE

2008 apirila 17, Osteguna

Sobre las 15:30 mas de 25 coches de la munipa han aparecido, y bajando los mas de 50 munipas (eso si encapuchados y armados) han rodeado la casa y tras una media hora de intentos han conseguido derribar la puerta, y han sacado a las cuatro personas que alli se encontraban. Mientras esto ocurria han identifido a l@s vecinas que denunciaban el desalojo y derribo del recien okupado gaztetxe arangoiti. Tras esto han dejado entrar a una escavadora (de la empresa DE LA FUENTE GONZALEZ S.L) y han derribado el edificio ante la impotencia de l@s jovenes y vecin@s que alli se encontraban.

Viernes 19:00h MANIFESTAZIOA Arangoitiko Banderasetik
UN DESALOJO OTRA OKUPACION!!

LORTUKO DUGU!

img0052a.jpgimagen001.jpgimg174.JPG

AUZO BAT! GAZTETXE BAT!