Urtarrilak 3 Haizkorak zorroztu!

2008 Abenduak 26

3_asanblada.jpg

Ei KOMANTXER@! Santoton hurrengo zita!

2008 Abenduak 17

kami-aurrean-copia.jpg

Komantxe konpartsak, jai herrikoien defentsan bidea eginez, Santotomasetarako deialdia egin du: Goizeko 9:00etan Propaganda lasterketa 7katu Gaztetxean. 10:30etan BATUKADA POTEO KALEJIRA -BUILAKA taldearekin-

Jaia eta kompromisoa uztartuz Bilbo aldatzera goaz, komantxeroen deiadarra entzunaraziko dugulako… DEFENDEREMOS NUESTRO TERRITORIO!

santoto-copia.jpg

ABENDUAK 13, KOMANTXE KONPARTSAREN ASANBLADA!!

2008 Abenduak 11

Abenduaren 13an, KOMANTXE (Bilboko okupazio mugimenduaren konpartsak) bere bigarren asanblada burutuko du. 14:00etan KUKUTZAN bazkari herrikoia eta jarraian egingo da asanblada. Bertan, Santo tomaserako prestaketa eta ihauterietarako ideiei forma emango diegu. Jadanik asko dira parte hartzen hasi direnak, beraz, ANiMATU ZUK ERE!!!  

2-asanb.jpg

ASTEBURU INTERNAZIONALISTA 7KATU GAZTETXEAN!

2008 Abenduak 10

Abenduak 11, 12 eta 13an asteburu internazionalista burutuko dugu 7 katu gaztetxean. Askapena, Kamaradak eta Gite Ipesen laguntzaz besteak beste lortko dugu internazionalismoaren deia Euskal Herritik zabalztzea.

EGITARAUA:

kuba-50urteur-copia.jpg

Orain santutxuko gazteok berriro ere gaztetxean sartu gara, lanean jarraitzeko determinazioarekin eta eraso berri honi aurre egiten.

2008 Abenduak 9


argazk1.JPG

Santutxuko gazte asanbladako gazteok orain dela 7 hilabete okupatu genuen auzoko lokal hau, gaztetxe bat egiteko asmoarekin. Lokal hauek urteak zeramatzaten hutsik, eta bitartean auzoko gazteok kalean egon gara guk kudeatu eta autegestionatutako espazio barik. 7 hilabeteotan ludoteka bat egin dugu gaztetxean eta orain liburutegi eta informatika gela bat antolatzen ari gara.

Pasaden astean bilboko polizia munizipala indarrez sartu zen gaztetxean, goizean, bertan inor ez zegoenean, eta denbora bat barruan pasatu eta gero zerrailak aldatu eta gaztetxea itxi zuten. Gainera gaztetxeko materiala lapurtu  (kamisetak, …) eta liburutegiko liburu eta ordenagailuak lurrera bota zituzten.

Orain santutxuko gazteok berriro ere gaztetxean sartu gara, lanean jarraitzeko determinazioarekin eta eraso berri honi aurre egiten.lakomi gaztetxean gazteok sortzen dugun kultura  herrikoiak auzoa berpizten duelako, santutxun gune askeak behar ditugulako gaztetxea defendatuko dugu!!!

GAZTETXEEN AURKAKO ERASORIK EZ!!!

LAKOMI AURRERA!!!


ABENDUKO EGITARAUA:

Asteazkena 10:  ZINEMA  “E. H ko eta europako okupazioak”  19:30 tan.

Osteguna 11: HITZALDIA   “gabonetako historia”  20:00tan.

Ostirala 12 :   gazte asanbladaren 15. Urteurreneko TERTULIA ETA AFARIA. 20:00tatik aurrera.

Asteazkena  17: ZINEMA “ bilboko eta santutxuko okupazioak” 19:30 tan.

Osteguna  18: ETXEBIZITZA EZTABAIDA. Okupazio bulegoaren aurkezpena. 20:00tan

Ostirala 19: liburutegi batzordearen eskutik.  KONTAKIZUN LABURREN ERAKUSKETA. 20:00tatik aurrera.

Larunbata 20: SANTO TOMAS. GOSARIA  ernairen eskutik. 9:30tatik aurrera.

Asteazkena 24: OLENTZEROA SANTUTXUN. 17:00tik aurrera, basarratetik.

santutxuko lakomi gaztetxea DESALOJATZEN saiatu dira

2008 Abenduak 4

           

getattachment.jpg

Atzo, Abenduak 3, goizean Bilboko udaltzaingoa Santutxuko Lakomi Gaztetxera indarrez sartu zen atearen zerraila apurtuz. Inongo abisurik eman gabe etorri dira, liburutegiko materiala (ordenagailuak, liburuak,…) bota dituzte, beste gauza batzuen artean zegoen obrarako materiala lapurtu dute eta ate guztiak itxi dituzte.

            7 hilabetez auzoko gazteok bertan ibili gara lanean lokala atontzen eta auzorako gaztetxe berria eraikitzen. Eta horretan jarraituko dugu, espazio aske bat behar dugulako, auzotarren proiektu, iniziatiba eta beharrei bide ematen dien espazioa.             Horregatik, Lakomi Gaztetxea berreskuratu dugu. Denon artean lortutakoa ez baitigute lapurtuko.  Lakomi gaztetxea bizirik dirau!!!

PPk ostegun honetan udaletxean aurkeztuko du mozioa gaztetxeen kontra

2008 Azaroak 26


PPk ostegun honetan udaletxean aurkeztuko duen mozioaren aurrean, non gaztetxeak ixteko bidean urrats garrantzitsu bat ematea proposatuko duen, BOMek jokoa ez jarraitu eta bere dinamikarekin aurrera egingo du.

BOM okupazioaren aldeko Bilboko taldea izanik gizarte eredu alternatibo bat aldarrikatzen dugu, gaztetxeak, etxebizitza eskubidea, ekologia etab.en alde. Instituzioek eskubide hauen gainetik espekulazio, zapalkuntza… politikak jorratzen dituzte. Gu ez gara haien tranpan eroriko, joko horretan aspaldi erabakita dago nor den irabazle eta nor galtzaile, guk ez dugu antzerki horretako paperik beteko.

Alternatibak sortzen jaioak gara, badakigu gure proposamenei muzin egiten dietela, ez gaituzte kontutan hartzen, beraien negozioetan traba bat besterik ez garelako, horregatik eszenatokitik jaitsi, beraien zirkotik atera eta gure ereduak eraikitzen dihardugu.

Hau da gure erabakia, badakigu ez dutela kontutan hartuko, baina jakin dezatela behintzat ez dugula beraien amua irentsiko, ez dute gure lana desbideratuko, eta oztopoak jartzen badizkigute, prest egongo gara erantzuteko.

Gure eremuak diren gaztetxeak landu eta alternatibak zabaltzea da gure borroka, eta haien ahalegin guztiak hutsalak dira herri borroka honetan.

Gaztetxeak aurrera!!!

Otxarkoagako Gazte Egunak auzoko herri mugimenduen indarra ospatuko du

2008 Azaroak 26


Abenduan Otxarkoagan badugu zer ospatu. Duela urte bete Sukabi gazte lokalak bere sustraiak errotu zituen, gazteon bilgune berria bilakatuz. Otxarkoagako Gazte Topaguneak azken bederatzi urteotan burututako lanaren indarrez, herritarrok borroka desberdinen alde aritzeko gune berri bat dugu eskura. Hortaz, bi herri mugimendu hauen ibilbide oparoa ospatzeko, jarduera anitzez osaturiko egitaraua osatu dugu, bat egiteko gonbidapena luzatzen dizuegularik. Izan ere, Otxarkoagako Gazte Eguna zein auzoko Herri Mugimenduen Elkarraldian parte hartzeko aukera izango da datozen asteotan.

Hamaika ekimen loratu dituen elkargune gazte eta kementsua bihurtu da Sukabi Gazte Lokala. Auzoko gazte proiektuei lanean aritzeko lekua eskaintzeaz gain, gazte asanbladako partaideen indarrez, auzoaren indarberritzea ekarri duen hainbat ekimen autogestionatu martxan jarri dira. Izatez, hainbat egitasmoren egoitza nagusia (antzerki eskola, Sukabi dantza taldea, kontsumoari aurre egiteko truke azokak, hitzaldiak, bideo emanaldiak, ikastaroak…) eta hamaika borroka lantzeko esparru fisikoa  bilakatu da (etxebizitza eskubidearen aldeko alternatiba, AHT gelditu, auzoko preso politikoen eskubideen defentsa, jai herrikoien batzordea …). Gazte antolakuntzaren boterean sinisten duen gune liberatu berria hain zuzen ere. Hori dela eta, urteurrena ospatzeko asmoz zein gogoz, Otxarkoagako Gazte Eguna antolatu dugu azaroak 29an,  auzoan zein Euskal Herri osoan etorkizun oparo baten alde borrokatzen duten gazteei zuzenduta.

2007ko abenduaren 1ean, Sukabi Gazte Lokalaren inaugurazioarekin batera,  proiektuak errealitate bihurtzen joan dira. Urratsez urrats, lan esparru desberdinetan aurrera pausuak eman  izan ditugu. Hori ospatzeko,  azaroaren 29an Otxarkoagako Gazte Eguna antolatu dugu. Urteurrenaren baitan, parte hartzeko deia lau haizeetara hedatu nahi duen egitaraua dago: jai giroa, gazte bazkaria, musikariak… gazteok biltzeko aukera paregabea!

Bestetik, auzoari begira,  bertan lan egiten duten kolektiboei zuzenduriko barne eguna burutuko dugu azaroaren 13an. Auzotik auzora bideratutako komunikazio zuzen eta sendoa hain zuzen ere.  Bertako borroka desberdinen ibilbide eta bilakaeraren erakusleihoa. Azken finean, auzoko gazte eragileen borroka grina  eta belaunaldi desberdinetako esperientzien trukaketa aberasgarria.  Bederatzi urte bete dituen, Otxarkoagako Gazte Topagunea honen adierazle nagusienetakoa da, bera izan baita auzoko gazte mugimenduaren motorea. Berak ireki izan zen orduko gazte lokalaren aitzindaria, egun Sukabiren sostengua den bezala.Horregatik, bere urteurrena ospatzeko, hamaika borrokaren ordezkari diren elkarteak bilduko dira: Bilboko Okupazio Mugimendua, Pa…Ya konpartsa, Boltxe kolektiboa,  Sukabi Dantza Taldea…

Helarazitako hitzorduez gain,  makina bat ekimen burutuko dira astero: truke azoka,  ping-pong lehiaketa, hitzaldiak, bideo emanaldiak, tailerrak …  Hurbildu gurera!

KONTROL SOZIALARI STOP!!!

2008 Azaroak 20
Kukutza asanbladaren oharra:

Bilboko Kukutza III Gaztetxeko kideek gaztetxeari begira zeuden kamera polizialak antzeman dituzte, eta guaur arratsaldean jazoera baloratzeko prentsaurrea burutuko dute. Bertaratzeko deia luzatu diete inguruko gaztetxe eta gazte asanbladei.

 

Azaroaren 19an konturatu gara gaztetxeko atearen aurrean kamara kamuflatua zegoela. Kamara kotxe baten bandeja gainean zegoen, LEGO motako jokuarekin egindako gaztelu txiki baten barruan izkutatuta.

Honen aurrean Kukutzako asanbladak onartezina ikusten du poliziaren jarduera hauek eta hauen arduradun politikoei zera geldetzen diegu, zergatik kontrol hau? Ez al zaizue gustatzen guk egunero eraikitzen dugun gizarte eredua, berdintasunean, elkarlanean, auzoaren eta ehundaka kolektiboren parte hartzean oinarritua?

Kukutza III Gaztetxetik poliziak gaztetxeen kontra eramaten duen kontrol soziala gogor salatu nahi dugu eta honetarako deialdia zabaldu nahi dugu Gaztetxeen alde dagoen jende guztiari gaur osteguna, 18:30etan Kukutzan emango dugun prentsaurrekoan parte hartzera.

BADATOR…

2008 Azaroak 14

Bilboko Okupazio Mugimenduak jai herrikoien defentsarako tresna berri baten eraikitze lanetan ari da. Ilusio eta kompromizoz Bilboko gaztetxe eta gazte asanbladetan ibiltzen den jende guztiari bertan parte hartu dezaten animatu nahi dugu, badator konpartsa berria!!

 konpartsa-aurk-copia.jpg