7KATU AUZOARENTZAT BERRESKURATUA!!

2008 apirilak 15

BIDEOA HEMEN IKUSGAI!!

Benga auzokide, langile, ikasle, zatoz eta gaztetxea defendatu!!

Maiatzak 17an EH-ko Gaztetxe Eguna

2008 apirilak 10

Datorren maiatzaren 17an Bilboko Errekalde auzoan aurtengo EH-ko gaztetxe eguna ospatuko da. Kukutzaren 10.urteurrenaren harira, beste ekimen batzuen artean, aurtengo gaztetxe eguna burutuko da.

Kontzertuak, herri bazkaria, ume tailerrak, puzgarriak, magoa, azoka, graffitiak, rokodromoa, tirolina, antzerkiak, malabareak, ekitaldia eta abar egitarau potolo bat osatzen dute. Hauetaz gain, gaztexe, gazte asanblada eta kolektiboen arteko herri-kirolak egongo dira bazkaldu ostean. Honetarako jendeak beraien talde izena gure e-mailera (kukutza@kukutza.net) bidaltzea behar dugu. Orduan, egun horretan Errekaldera hurbiltzera eta herri-kiroletan parte hartzera animatzen zaituztegu.

ZAZPIKATU GAZTETXEA BIZIRIK!:

2008 apirilak 9
Bilboko Alde Zaharreko Gazte Asanbladaren oharra:

Gaur arratsaldean, APIRILAK 10, Bilbooko Alde Zaharreko gaztetxean istripu baten ondorioz, eztanda bat gertatu da, eta ondoren, sute txiki piztu da. Momentu horretan Gaztetxean zeudeen gazteek berehala sua itzali dute. Ondoren, auzokideekin hitz egin dute gertatutakoaren berri emateko. Hala ere, ordurako Bilboko polizia munipizalak etorri dira suhiltzaileekin hasiera bateko ikuskapena egiteko aitzakiaz. Geroago, Ertzaintza andana bertaratu da eta beti bezela, era oldakor batez Gaztetxearen inguruan geunden dozenaka gazte identifikatu eta indarrez gaztetxeko ingurutik urrunduarazi gaituzte. Era berean, gaztetxeko kide ba biharko deitu dute Bilboko epaitegian epaiketa azkar bat egiteko, inolako arrazoirik gabe.Ikusgarria izan da Ertzainek zabaldu duten dispositiboa, haientzako egokia zen testuingutu bat sortzeko eta gaztetxea kriminalizatzeko. Izan ere, nahiz eta gaztetxeko kideek gertatutako istripuaren berri eman, beraiek izugarrizko parafernalia erabiliaz leherketa kasuetarako unitate bereziak bertaratuz. Egoera honetaz guztiaz baliatuz gaztetxea goitik behera miatu eta atea prezintatu dute. Guzti honen aurrean gazteok auzoan dagoen 7 Katu Gaztetxe baten beharra aldarrikatzen jarraituko dugu; oraingoz, honako deialdi hauek deitzen ditugularik:

  • Ostirala 11:
    • Arratsaldeko 16:00etan Bilboko epaitegien aurrean elkarretaratzea epaituko duten gazteari babesa emateko.
    • Arratsaldeko 19:00etan mania Alde Zaharrean
  • Igandea 13:
    • Goizeko 12:00etan 7 Katu Gaztetxearen aurrean prentsaurrekoa eskainiko dugu

zazpikatu-gaztetxeko.doc

MARTXOAK 28/29 BOM ASTbuRuA 7 KATU GAZTETXEAN!

2008 martxoak 27

MARTXOAK 28: Erriberako etxe okupatuaren proiektu aurkezpena.

19:00etan merendola erriberan eta gero triki kalegira auzotik!

21:00etan bideo emanaldia 7katun:3 hilabete ta aurrera!..gero kontzertu sorpresa.

MARTXOAK 29: BOM Jaialdia:

20:00etan kanpaina ezberdinen bideo emanaldia

22:00 etan DJ Tutti + TX

7KATU GAZTETXEA DESALOJO MEHATXUAREN GAINETIK BERE EGUNEROKOTASUNEAN DARRAI!

2008 martxoak 4

Martxoak 8, zapatuan, Madrilen 2007/11/11 carlos javier palomino eraila izan zen arrazismo eta faxismoaren kontra borrokalariaren omenez bideo emanaldia eta mahai ingurua burutu zen, Sare Antifaxista, Madrileko kordinadora Antifaxista, Askatasuna, Errondabideko kultur elkartea, Askapena eta Tas Tas irrasti librearen eskutik.

Gaur, Martxoak 13, osteguna, Askapena eta alde zaharreko gazte asanbladaren eskutik Euskal Herria eta internazionalismoaren inguruko bideo aurkezpena eta mahai ingurua izango dugu.

ANIMATU ETA ERRESISTENTZIAN PARTE HARTU!!

AUZOKO GAZTETXEA DEFENDATUKO DUGU!!

ERRIBERAKO ETXE OKUPATUA: MARTXOAREN 4an BISTA ORALA

2008 otsailak 28

Martxoaren 4an izango den bista orala eta abian den epaiketaren harira atxikimenduak biltzen gabiltza. Hona hemen testua; irakurri, zabaldu eta nahi izatekotan bidali ezazue atxikimendua bomokupazioa@gmail.com - era.
elkartzenen oharra

BI HILABETE, HAMAIKA AMETS ETA HOGEI BIZI PROIEKTU.

Duela bi hilabete, Abenduaren 28an, Alde Zaharrean kokaturiko Erribera kaleko 4. eta 5. zenbakietako eraikina okupatu genuen. Berau, etxebizitza eskubidearen bermatze bidean eman beharreko pausotzat hartu genuen hasieratik. Orduz geroztik, berriketa lanak burutu ditugu eraikin osoan, fatxada garbitu eta margoztu, barruko patioa atondu, logelak zein gune komunak erabilgarri ipini,…

Guztia irakurri »

Ez dute oraindik Olabeagako gaztetxea desalojatu !!

2008 otsailak 27


Goizean Zipaioen furgoneta bat agertu, bertan zeuden hainbat pertsona identifikatu eta ondoren alde egin dute. Gaztetxean hainbat kide erresistitzen jarraitzen dute.

Adi hurrengo berrietara.

OLABEAGATIK EZ DIRA PASAKO!!!

Informazio gehiago irolan

Asteazkenean DENOK OLABEAGARA!!!

2008 otsailak 25

Pasa den otsailak 14 bezala, berriro ere, otsailaren 27an, Olabeagako gaztetxea desalojatzen saiatuko dira. Gogorarazi nahi  dizuegu lehenengo desalojo saiakera porrot egin zuela eta horregatik, deia zabaldu nahi dugu berriz ere gazte guztioi gaztetxera hurbiltzeko asteazkenean goizeko 8,30tan.

Al igual que el 14 de febrero, el 27 de este mismo mes tratarán de desalojar el gaztetxe de Olabeaga. Queremos recordar, que aquel pimer intento les salió mal, y por eso llamamos otra vez a la gente a que acuda el miércoles a las 8,30 de la mañana para parar de nuevo el desalojo.

OLABEAGAKO GAZTETXEA INOIZ BAINO BIZIAGO!!.

7 Katu berriz okupatua izan da

2008 otsailak 18

Arratsaldean lagun batzuek berriz sartu dira gaztetxera eta bertan diraute. Bitartean 500 pertsona baino gehiagok kalejira errebeindikatiboa burutu dugu auzoan zehar desalojoa salatuz. Ekimena gaztetxe plazan bukatu da asanblada informatibo batekin eta 7 Katun dirauten kideei babesa emanez.

Larunbatean, arratsaldeko 20:00etan, manifestaldia burutuko dugu plaza biribiletik abiatuta.

Gaztetxeen defentsan… denok kalera!!!
Informazio gehiago: indymedian, Xirikan eta Gaztesarean

Bideoa Eitb-n

ZAZPI KATU GAZTETXEA DESALOJATU DUTE

2008 otsailak 18

Goizaldeko 8:45etan zipaioak eta munipak gaztetxea desalojatzera joan dira. Beranduago suhiltzaileak ere agertu dira bertatik. Barruan gaztetxeko kide bat egon da erresistitzen eta denbora luzez sartzen saiatzen egon ondoren (atea bota dute), pertsona identifikatu, zerraila aldatu eta gaztetxea desalojatutzat eman dute. Ondoren, zipaioak Ronda kalean bildute zegoen gazte piloaren kontra oldartu eta karga bortitza burutu dute. Ondorioz, gazte ugari zaurituak suertatu dira, batek ospitalean jarraitzen duelarik.

Danon babesa eta laguntza behar da, erresistentzia garaia da, danok Zazpi Katura!!

19:30etan mania Santiagotik

Gaztetxeak defenda ditzagun!!!