7KATU AUZOARENTZAT BERRESKURATUA!!
2008 apirilak 15BIDEOA HEMEN IKUSGAI!!
Benga auzokide, langile, ikasle, zatoz eta gaztetxea defendatu!!
Maiatzak 17an EH-ko Gaztetxe Eguna
2008 apirilak 10Datorren maiatzaren 17an Bilboko Errekalde auzoan aurtengo EH-ko gaztetxe eguna ospatuko da. Kukutzaren 10.urteurrenaren harira, beste ekimen batzuen artean, aurtengo gaztetxe eguna burutuko da.
Kontzertuak, herri bazkaria, ume tailerrak, puzgarriak, magoa, azoka, graffitiak, rokodromoa, tirolina, antzerkiak, malabareak, ekitaldia eta abar egitarau potolo bat osatzen dute. Hauetaz gain, gaztexe, gazte asanblada eta kolektiboen arteko herri-kirolak egongo dira bazkaldu ostean. Honetarako jendeak beraien talde izena gure e-mailera (kukutza@kukutza.net) bidaltzea behar dugu. Orduan, egun horretan Errekaldera hurbiltzera eta herri-kiroletan parte hartzera animatzen zaituztegu.
ZAZPIKATU GAZTETXEA BIZIRIK!:
2008 apirilak 9Bilboko Alde Zaharreko Gazte Asanbladaren oharra:
Gaur arratsaldean, APIRILAK 10, Bilbooko Alde Zaharreko gaztetxean istripu baten ondorioz, eztanda bat gertatu da, eta ondoren, sute txiki piztu da. Momentu horretan Gaztetxean zeudeen gazteek berehala sua itzali dute. Ondoren, auzokideekin hitz egin dute gertatutakoaren berri emateko. epaiketa azkar
bat egiteko, inolako arrazoirik gabe.
- Ostirala 11:
- Arratsaldeko 16:00etan Bilboko epaitegien aurrean elkarretaratzea epaituko duten gazteari babesa emateko.
- Arratsaldeko 19:00etan mania Alde Zaharrean
- Arratsaldeko 16:00etan Bilboko epaitegien aurrean elkarretaratzea epaituko duten gazteari babesa emateko.
- Igandea 13:
- Goizeko 12:00etan 7 Katu Gaztetxearen aurrean prentsaurrekoa eskainiko dugu
- Goizeko 12:00etan 7 Katu Gaztetxearen aurrean prentsaurrekoa eskainiko dugu
MARTXOAK 28/29 BOM ASTbuRuA 7 KATU GAZTETXEAN!
2008 martxoak 27MARTXOAK 28: Erriberako etxe okupatuaren proiektu aurkezpena.
19:00etan merendola erriberan eta gero triki kalegira auzotik!
21:00etan bideo emanaldia 7katun:3 hilabete ta aurrera!..gero kontzertu sorpresa.
MARTXOAK 29: BOM Jaialdia:
20:00etan kanpaina ezberdinen bideo emanaldia
22:00 etan DJ Tutti + TX
7KATU GAZTETXEA DESALOJO MEHATXUAREN GAINETIK BERE EGUNEROKOTASUNEAN DARRAI!
2008 martxoak 4Martxoak 8, zapatuan, Madrilen 2007/11/11 carlos javier palomino eraila izan zen arrazismo eta faxismoaren kontra borrokalariaren omenez bideo emanaldia eta mahai ingurua burutu zen, Sare Antifaxista, Madrileko kordinadora Antifaxista, Askatasuna, Errondabideko kultur elkartea, Askapena eta Tas Tas irrasti librearen eskutik.
Gaur, Martxoak 13, osteguna, Askapena eta alde zaharreko gazte asanbladaren eskutik Euskal Herria eta internazionalismoaren inguruko bideo aurkezpena eta mahai ingurua izango dugu.
ANIMATU ETA ERRESISTENTZIAN PARTE HARTU!!
AUZOKO GAZTETXEA DEFENDATUKO DUGU!!
ERRIBERAKO ETXE OKUPATUA: MARTXOAREN 4an BISTA ORALA
2008 otsailak 28Martxoaren 4an izango den bista orala eta abian den epaiketaren harira atxikimenduak biltzen gabiltza. Hona hemen testua; irakurri, zabaldu eta nahi izatekotan bidali ezazue atxikimendua bomokupazioa@gmail.com - era.
elkartzenen oharra
BI HILABETE, HAMAIKA AMETS ETA HOGEI BIZI PROIEKTU.
Duela bi hilabete, Abenduaren 28an, Alde Zaharrean kokaturiko Erribera kaleko 4. eta 5. zenbakietako eraikina okupatu genuen. Berau, etxebizitza eskubidearen bermatze bidean eman beharreko pausotzat hartu genuen hasieratik. Orduz geroztik, berriketa lanak burutu ditugu eraikin osoan, fatxada garbitu eta margoztu, barruko patioa atondu, logelak zein gune komunak erabilgarri ipini,…
Ez dute oraindik Olabeagako gaztetxea desalojatu !!
2008 otsailak 27
Goizean Zipaioen furgoneta bat agertu, bertan zeuden hainbat pertsona identifikatu eta ondoren alde egin dute. Gaztetxean hainbat kide erresistitzen jarraitzen dute.
Adi hurrengo berrietara.
OLABEAGATIK EZ DIRA PASAKO!!!
Informazio gehiago irolan
Asteazkenean DENOK OLABEAGARA!!!
2008 otsailak 25
Pasa den otsailak 14 bezala, berriro ere, otsailaren 27an, Olabeagako gaztetxea desalojatzen saiatuko dira. Gogorarazi nahi dizuegu lehenengo desalojo saiakera porrot egin zuela eta horregatik, deia zabaldu nahi dugu berriz ere gazte guztioi gaztetxera hurbiltzeko asteazkenean goizeko 8,30tan.
Al igual que el 14 de febrero, el 27 de este mismo mes tratarán de desalojar el gaztetxe de Olabeaga. Queremos recordar, que aquel pimer intento les salió mal, y por eso llamamos otra vez a la gente a que acuda el miércoles a las 8,30 de la mañana para parar de nuevo el desalojo.
OLABEAGAKO GAZTETXEA INOIZ BAINO BIZIAGO!!.
7 Katu berriz okupatua izan da
2008 otsailak 18Arratsaldean lagun batzuek berriz sartu dira gaztetxera eta bertan diraute. Bitartean 500 pertsona baino gehiagok kalejira errebeindikatiboa burutu dugu auzoan zehar desalojoa salatuz. Ekimena gaztetxe plazan bukatu da asanblada informatibo batekin eta 7 Katun dirauten kideei babesa emanez.
Larunbatean, arratsaldeko 20:00etan, manifestaldia burutuko dugu plaza biribiletik abiatuta.

Gaztetxeen defentsan… denok kalera!!!
Informazio gehiago: indymedian, Xirikan eta Gaztesarean

