Aurten, indarrak berrituta, erreleboa hartu dute Kazetaritza lizentziaturako, Medikuntzako, eta beste zenbait fakultateetako ikasleek, Harrabots! kazetaren proiektuan. Elkarte kultural bihurtzen dihardute eta Azaroaren 14ean ale digitala argitaratzen hasiko dira, http://mundurat.net/harrabots web orrian. Harpidedun elektroniko asko lortzea jarri dute helburutzat, eta honela, euskarari hegoak ematea gaur egungo unibertsitate esparruan.
Duela bi urte argia ikusi zuen, Harrabots! Ikasleon kazeta euskaldunaren proiektua indarberrituta atera da ikasle berri askoren aportazioari esker. Aurtengo urteari begira, bilerak antolatzen hasi ziren orain dela hiru aste Asteazkenero 13:00etan Leioako kanpuseko liburutegian, eta sekulako erantzuna jaso dute ikasleen partetik. Honek ahalbidetu du proiektu berritzaile eta fresko honek geroz eta indar gehiago izatea.
Lan talde irekiaren intentzioa elkarte kultural bihurtzea da, honela diru laguntzak jaso ahal izateko, eta paperera ahal den azkarren salto egiteko. Hala eta guztiz ere, Azaroaren 14ean ikusiko du argia Harrabots!-en 5.aleak. Internet bidez plazaratuko da kazetaren web-gunean (http://mundurat.net/harrabots) eta edonork edukiko du email bidezko harpidedun bihutzeko aukera.
Hau martxan jartzen ari den lan talde irekiak beste helburu bezala gainerako euskal hedabide eta eragileekin erlazioak zabaltzea ere jarri du, honela euskal hedabideen sarearen babesean gordetzeko.
Unibertsitateko zenbait irakasleren aholkua jasota eta makina bat bilera eginda, nolabait egituratu dute kazeta. Unibertsitariontzat interesgarriak suerta litezkeen berrientzat bi orrialde izango dira, Kulturarentzat (zinema, literatura, zientzia, musika…) beste hainbeste, Iritziarentzat eta umore zein denborapasentzat beste orrialde bat. Elkarrizketa bat kaleratuko da ale bakoitzean, pertsonai edo eragile interesgarri bat biluztuz, eta hau bi orrialdeetara egingo da.
Bilera irekiak, Asteazkenero 13:00etan egingo dira Leioako kanpuseko liburutegi sarreran.
Harpidedun egin nahi duen orok, web-orrian egin ahal izango du.
