Hainbatetan Kataxuloko kontzertu ezberdinetan jo ta geo, UKO talde oiartzuarrak bere DESCEREBRADOSizeneko lehen maketaren zuzeneko aurkezpena egingo du Azaroaren 8an Kataxulon.
Aurkepen kontzertu honetan Sutura, Manifa eta Maniatik Dolls taldeen laguntza izango du.

Azaldu eta eman zure bultzada UKOri!!
Saila:
Ekitaldiyak , 2008/10/31-an idatzia|
Ez da erantzunik »
Gaztainak jaso ta geo jan in ber izaten omen dia ta halaxen ingo dugu aurtengo udazkenian re Kataxuloko gaztiak!! Honegatik urteroko gisan gonbidapena zabaltzen zattuztegu Landetxeko plazan agertzea Urriak 17yan 20:30etan ta gurekin batea gaztain jatiaz gozatzea. Gaztainez gain pintxuak eta giro erra aurkittuko ttuzute. Animatu eta zabaldu!!
Egun hau baliatuko dugu bide batez txekorradako argazkiyak jendiai erakusteko, beraz ez galdu zein elegante atera ziñeten ikusteko aukera!!

Saila:
Kataxulo , 2008/10/14-an idatzia|
Ez da erantzunik »

Saila:
Kataxulo , 2008/10/1-an idatzia|
Ez da erantzunik »
Webgunea martxan jarri genuenetik pendiente genuen argazki bilduma ezberdinak bertan jartzea, eta gaur hasiko dugu gordetako argazki guztien publikazioa. Hasteko frexko frexko ditugun txekorradako argazkiak argitaratzen hasiko gara, zuk ere zureak sartu nahi badituzu bidali mezu bat kataxulo@gaztesarea.net helbidera eta zurekin harremanetan jarriko gara.
Hau lehen bilduma bada ere, laster joango gara argazki gehiago jartzen hemen eskuineko menuan zintzilikatuz. Gozatu argazkiez!! Eta etzeundetenok pasa inbiria pixkat!!

Saila:
Kataxulo , 2008/09/9-an idatzia|
2 Erantzunak »
Larunbat honetan, abuztuak 30, 22:00etatik aurrea kontzertuak eukiko ttugu gure gaztetxian. Bertan ensaiatzen duten Ekintza Zuzena taldearen lehen kontzertua izango den kontzertua da hau, ta horretarako beste bi taldek irekiko diote gaua: Andoainetik datozen Bocio taldea. 16-17 urteko boskote bat. Punk musika gustoko duena eta larunbat honetan 80.hamarkadako punk taldeen kanta hoberenak joko dituen talde bat da. Bestalde, Gasteiztik Mundo Insociable taldea etorriko da baita ere. Hauek ere punk musika gustokoa dute eta hauek gauari experientzia jarriko diote, talde hau delako gaueko talde zaharrena eta kontzertu gehiena eman dituena.
Sarrera gratix izango da, asike badakizute animatu!!!
Saila:
Ekitaldiyak , 2008/08/29-an idatzia|
Ez da erantzunik »
San Juan bezperako ohitura jarraituz, gaur gauean 21:00tan sua piztuko dugu Landetxe plazan. Bizilagun orori gonbitea zabaltzen zaioa sutara bota nahi dituzten gauzak ekartzeko eta bertan jarriko diren pintxo gozoez gozatzeko.
Ikusiko garelakoan,
Saila:
Kataxulo , 2008/06/23-an idatzia|
Ez da erantzunik »
Larunbat honetan, Ekainak 21, Manolo Kabezabolo abeslariak bere taldearekin batera diska berria estreinatuko du. Disko berri hau aurkezteko lehen kontzertua izango du Euskal Herrian, beraz ez galdu aukera paregabe hau! Hemen bertako taldeen kartela:
Saila:
Ekitaldiyak , 2008/06/15-an idatzia|
4 Erantzunak »
Xanistebanetako gazte egun /Txekorrada prestatzen jarraitzeko asmoz Ostiral honetan, Ekainak 6, arratsaldeko 19:00tan Kataxulo Gaztetxian bilera izango dugu egunaren inguruko erabaki ezberdinak hartzeko. Egun hau izango da ere izen emateko eguna! Beraz festan parte hartu nahi duenak bilerara azaldu beharko du.
Azken bileran proposamen eta ideia berriak agertu ziren, hala nola auzoen inguruko igoerarekin jarraitu edo ez, jokuak egiten segi, txupinazoa sortu… Galdera hauek denak erantzuteko ahalik eta jende gehienek agertu behar du, beraz…
ZABALDU ZURE INGURUKOENGAN BERRIA ETA AZALDU KATAXULORA!!
Saila:
Kataxulo , 2008/06/5-an idatzia|
Ez da erantzunik »
Larunbat hontan, Maiatzak 31, Oiartzunen Sagardo eguna dugula aprobetxatuz, Gaztetxiak ezin aukera galdu eta gaua alaitzeko asmoz kontzertu batzuk antolatu ttugu. Bertan NPJ, Eutsi!, UKO eta Hesian taldeek joko dute. Hona hemen kartela:

Oiartzun inguruan azken astetan emandako atxiloketen fidantzak ordaintzen lagundu ahal izateko, kontzertuetan ateratako diru guztia horretarako bideratuko dugu.
Bertan ikusiko garelakoan, ondo segi!
Gazte ta aske irabazi arte!!!
Saila:
Ekitaldiyak , 2008/05/28-an idatzia|
Ez da erantzunik »
Iada udara inguratzen ari denez eta Xanistebanak antolatzeko lanetan murgilduta gaudenez, Ostiral honetan Maiatzak 23, arratsaldeko 19:30etan Kataxulo Gaztetxian Xanistebanetako gazte eguna antolatzen hasteko lehen bilera izango dugu.
Zabaldu mezua zure ingurukoetan eta azaldu! Zure iritzia ere beharrezkoa dugu ta!
Saila:
Kataxulo , 2008/05/19-an idatzia|
Ez da erantzunik »
« Aurreko idatziak